III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B I D A U R R E T A
UE 9 birzatitzeko proiektuaren hasierako onespena
Udal honek, 2001eko azaroaren 9an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 168. artikuluan xedatuarekin bat, Udal honek, legeak eskatutako gehiengoaz, hau erabaki du:
1. Hasiera batez onestea Bidaurretako Arau Subsidiarioetako UE 9 birzatitzeko proiektua, Bidaurretako Udalak sustaturik.
2. Birzatiketa proiektua jendaurrean edukitzea hamabost egunetan, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta,
3. Erabaki hau banan-banan jakinaraztea jabeei eta birzatiketa proiektuaren kopia ematea".
Bidaurretan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: A0113455