13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Minusbaliatuendako tokietan aparkatzeko txartela ukaturik

Hiritar Babespen alorreko zinegotziak eman ebazpena, ondotik azaltzen dena, jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatua bizi den Udaleko edo Kontzejuko iragarki oholean:

"Ikusirik José Manuel Abalde Romero jaunak aurkeztutako idatzia, minusbaliatuendako tokietan aparkatzeko txartela eskatzen duena, eta ikusirik, halaber, espedientean dagoen osasun txostena, ebatzi dut eskatutako txartela ez ematea; izan ere, txosten horrek dioenez, minusbaliotasunak ez dio behar adinako mailan eragozten mugitzea, txartel hori eduki ahal izateko".

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0113431