13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ondotik zehazten diren zehapen espedienteak ireki direla jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Salatua: Javier Mina Merino (72617652). Ireki edo eginbidetutako eguna: RMA 01-11-23 (2/MA). Arau-haustearen arrazoia: 1714/01 espedientea; loreontziak behar bezain ongi ez ureztatzea, Eliako Kontzejuko 68, 3. solairuan. Isunaren zenbatekoa: 50.000 pezeta. Arau urratuak: 10/1990 Foru Legearen 27. artikulua eta O.U.O.ko 33. artikulua.

Espedientatuak, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alegazioak nahiz probak proposatu eta agiriak nahiz argibideak aurkezten ahalko ditu, betiere idatziz, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, edota azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea interesatuen eskura egonen dela Ingurugiro eta Osasun Alorrean, San Saturnino, 2, eta han aztertzen ahalko duela astegunetan, goizeko zortzietatik eguerdiko ordu biak arte.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0113429