III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Gordailuzain lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia
Iruñeko Udaleko Alkatetzak ondoko ebazpena hartu zuen, 2001eko abenduaren 13ko bilkuran:
"Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta ez da izangairik aurkeztu gordailuzain lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdira (2001eko azaroaren 23an, 142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratutako hartara); hortaz, deialdia bete gabe deklaratu dut".
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0113415