13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R O C A F O R T E

Herrilurra hasiera batez desafektaturik

Rocaforteko Kontzejuko Batzorde Kudeatzaileak, 2001eko urriaren 17ko bilkuran, ondoko lurra desafektatzea erabaki zuen aho batez: 1. poligonoko 290. lurzatiko 270 metro karratu herrilur, ondoren 807 lurzatiko 240 metro karraturekin trukatzeko (jabeak: Joaquín Alzueta Jubilar jauna eta Cruz Amparo Alzueta Jubilar jauna). Xedea: aipatu lurzatietako mugak hobeki bereiztea.

Erabakia, espedienteak eta baldintzen plegua Kontzejuko oholean egonen dira ikusgai, hilabetean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen. Halakorik ezean erabakia behin betiko bilakatuko da.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruz indarrean dagoen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 143.b artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Rocaforten, bi mila eta bateko urriaren hemezortzian. Alkate kontzejuburua, José Miguel Ozcoidi.

Iragarkiaren kodea: A0113425