13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

UO-7 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak UO-7 unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onestea erabaki zuen, 2001eko azaroaren 22an egin osoko bilkuran.

Azterturik, V.L.V. Inmuebles, S.L.ren ordezkariek abiarazitako espedientea, zeinen bidez Udalari eskatzen baitiote urbanizazio proiektua onets dezan, zertarako eta urbanizazio lanak hasteko, Udalak behin betikoz onetsi zuen xehetasun azterlanaren bidez sortutako lurzati berriak orube bihurtu nahi baitira.

Kontuan harturik, urbanizazio proiektua aurtengo uztailaren 26an hasiera batez onetsi eta 2001eko 108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 28koan, iragarkia argitaratu ondoren ez dela ez alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu.

Ikusirik espedientean dauden txostenak eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen 99, 119 eta 120. artikuluetan ezarritako guztia.

Ondokoa erabaki da:

1. Behin betikoz onestea UO-7 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua, V.L.V., S.L.k sustatu duena.

2. Argitara bedi erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean, eta jakinaraz bekie banan-banan interesatu guztiei, bidezko errekurtsoak zein diren zehaztuz.

3. Igor bekio behin betiko onespenaren erabaki hau Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuari.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko 10/94 Foru Legearen 119.4 artikuluan agindutakoa betetzeko.

Obanosen, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: A0113424