13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N O

Oihan enkantea

Aranoko Udalak, behar bezela baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko.

Lote bakarra.-Ondorengo parajeetan:

Deskargako Zabala: intsinis pinua, 495 zuhaitz, 413 m3-ko bolumenarekin. Haritz amerikarra, 416 zuhaitz, 533 m3-ko bolumenarekin. Mozketa mota: matarrasa.

Makatxulo: alertze japoniarra, 5.874 zuhaitz, 1.350 m3-ko bolumenarekin. Mozketa mota: entresaka.

Etzaal: intsinis pinua, 1.589 zuhaitz, 1.039 m3-ko bolumenarekin. Mozketa mota: matarrasa. Haritz amerikarra, 534 zuhaitz, 269 m3-ko bolumenarekin. Mozketa mota: entresaka.

Lizitazio prezioa: 120.359,71 euro (20.026.170 pezeta) BEZ-a kanpo.

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, hamabost egun igaro eta ondorengo osteguneko eguerdiko hamabiak arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostegunean, eguerdiko ordu batean, irekiko dira proposamenak.

Proposamenak ondorengo agiri hauek edukiko ditu:

Enpresaren sailkapen agiria.

Hasierako prezioaren % 2 fidantzatako jarri izanaren ordezkagiria.

Proposamen ekonomikoa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude interesatuen esku, ostegunetan goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Aranon, bi mila eta biko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: A0200470