III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Iruñerrian hiri garraioaren zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2001eko abenduaren 19an egindako bileran, Iruñerrian hiri garraioaren zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantzaren 8. artikuluaren moldaketa egiteko hasierako onespen erabakia hartu zuen.
Dagokion tarifa ordaintzea gidariaren aurrean eginen da, eta ondoko moduetako batez:
1. Dirutan; ez da onartuko gidariari 20 euro baino diru kopuru handiagorik ematea.
2. Txanpon-txartela erabiliz, hartara ezarritako makinan balioetsiaz.
Iruñean, bi mila eta bigarren urteko urtarrilaren bian. Mankomunitateburua, Javier Iturbe Ecay.
Iragarkiaren kodea: A0200515