13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UDAL EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEA

Estatutuak behin betiko onetsita

Jakinarazten da Udal Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) estatutuen ondorengo artikuluak behin betiko aldatzea onartu dela.

Lehena.-2.1 artikulua honela geratzen da:

2.1.artikulua. Aurreko artikuluan aipatutako erakunde lokalari "Udal Euskaldunen Mankomunitatea" (UEMA) izena eman zaio, eta Aulestiko Udaletxean kokatuko du bere egoitza.

Bigarrena.-6. artikuluko d) puntua, 22. eta 23. artikuluak kendu egin dira.

Hirugarrena.-14.B puntua honela geratzen da:

14.b) Batzar Nagusiak Udal ordezkarien artetik aukeratutako 10 kideek, lurralde guztietatik ordezkaturik egon behar dutelarik.

Laugarrena.-20. artikulua honela geratzen da:

20. art. Mankomunitateko Idazkaritza eta Kontuhartzailetza betebeharrak, Lehendakariaren Udalean zeregin hori dituzten funtzionario edo funtzionarioak beteko dabez. Hala ere, Lehendakariak, Mankomunitateko beste Udal bateko funtzionario edo funtzionarioak izendatu ahal izango ditu.

Gordelaritza eginkizunekin Lehendakariak izendatutakoa arduratuko da.

Idazkariaren betebeharrak ondorengoak izango dira:

1. Batzar Nagusiak egiten dauzan batzarreko akta jaso.

2. Mankomunitateko organoek hartuko dabezan erabakien edo burutuko dabezan ekintzen ziurtagiriak emon.

3. Mankomunitateko Lehendakaritza, Lehendakariordetza eta Batzar Nagusia aholkatu juridikoki, txostena beharrezkoa dan edo eskatzen dan bakoitzean.

4. Orokorrean, Tokiko legediak udaleko idazkariari eratxikitako eginkizunak betetea Mankomunitatean.

Kontuhartzailearen betebeharrak ondorengoak izango dira:

1. Ohiko Aurrekontua edo bereziaren aurreproiektua egitea, edota bere kasuan, haren kontuak prestatu eta egitea.

2. Mankomunitatearen kudeaketa ekonomikoa fiskalizatzea, haren kontabilitatea eroatea eta ordainketa eta dirusarrera eginduak emotea.

Bostgarrena.-28. artikulua honela geratzen da:

VII. KAPITULUA

28.artikulua. Iparraldeko Udalek Mankomunitatearen helburuekin bat egin ahal izango dute. Beraiek burutzeko dagozkion hitzarmenak sinatuko dira Udal bakoitzaren eta Mankomunitatearen artean.

Aulestin, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamaikan. Lehendakaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200448