13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Altsasun kirolgune bat eraikitzeko, Zelandiko aldea antolatzeko ideien lehiaketarako deialdia

Udalbatzak, 2001eko abenduaren 20ko osoko bilkuran harturiko erabakiaren bidez, kirolgune bat eraikitzeko Zelandiko aldea antolatzeko ideien lehiaketaren oinarriak onetsi zituen.

Lizitazioaren xedea: Altsasuko Udalak ideien lehiaketarako deialdia egin du Zelandiko aldea antolatzeko, bertan hainbat kirol instalazio kokatzeko.

Lehiakideak: lehiaketan parte hartu ahalko dute, banaka edo taldeka, antolatze planak egiteko legez ahalmena duten profesionalek.

Lehiaketako sariak: lehenengo saria 4.207,08 euro, bigarren saria 180,30 euro.

Izena-emateak: 15 eguneko epean eginen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak: oinarrietan azaltzen direnak. Oinarriak interesatuen esku daude udal bulego orokorretan.

Altsasun, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0200468