13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Alkatetzaren 1/2002 ebazpena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 161.11 artikuluak ezartzen du konpentsazio sisteman birzatiketa proiektua Estatutuak egiteko aurrikusitako arauei jarraikiz izapidatuko dela.

Foru Lege bereko 156. artikuluak xedatzen du Udalak, proiektua aurkeztu eta hiru hilabeteko epean, Estatutuen Proiektua (kasu honetan, birzatiketarena) hasiera batez onesteko eta hamabost eguneko epean jendaurrean jartzeko erabakia hartu behar duela. Hasiera batez onesteko egintza Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta bana-banako jakinarazpena eginen zaie ukituriko erregistroko jabe guztiei, iraupen bereko entzunaldia izan dezaten, zitaziotik aurrera.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeko 21.1 artikuluak birzatitze proiektuak onestea Alkatetzaren eskuduntza dela ezartzen du.

2001eko abenduaren 13an eginiko hirigintza batzordean, Konpentsazio batzordeak aurkezturiko UE-17 A birzatitzeko proiektuari adostasun txostena ematea erabaki zen.

Hori guztia dela eta,

Ebatzi dut:

Lehena.-Hasiera batez onestea UE-17 A birzatitzeko proiektua, exekuzio unitate horren Konpentsazio batzordeak aurkeztua.

Bigarrena.-Onespen hori jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Udaleko iragarki taulan paratuko den iragarki bidez. Epe horretan, espedientea udal idazkaritzan egonen da jendearen esku, hura aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.

Hirugarrena.-Ukituriko erregistroko jabe guztiei (Construcciones Arregui S.A. eta Florentina Gonzalez Lopez andrea) banan-banan jakiraraztea, iraupen bereko entzunaldia izan dezaten, zitaziotik aurrera.

Altsasun, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0200466