III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Lizitazioaren iragarkia
Xedea: Casas Baratasko hornidura eta saneamendu sareak (ezker aldea) berritzeko lanak burutzea.
Hasierako prezioa: 438.453,04 euro (72.952.448 pezeta), BEZa barne.
Esleipen bidea: prozedura irekia, lehiaketa bidezkoa.
Enpresaren sailkapena: eskatzen den enpresaren sailkapena, gutxienez ere, honen parekoa izanen da: E taldea, 1 azpitaldea, d kategoria.
Proposamenen aurkezpena: Mairagako Mankomunitateko bulegoetako erregistroan, San Salvador kalea, 11-behea, Tafallan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 26 egun naturaleko epean.
Bestelako xehetasunak: baldintza tekniko eta administratiboen pleguan aipatzen dira; lehiatzaileen eskura dute Copia dendan, Pio XII.a kalea, 13, Iruña.
Tafallan, bi mila eta biko urtarrilaren hamaikan. Mankomunitateburua, Javier Santalla Prieto.
Iragarkiaren kodea: A0200474