13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Behin betiko likidazio kontuaren proiektua hasiera batean onetsirik

Udaleko Gobernu Batzordeak 2001eko azaroaren 13an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zen bertzeak bertze:

Segimendu eta Kontrol Batzordearen egun horretako akta ikusirik, URM-12 unitatearen urbanizazio kuoten eta UU-21, URM-16, URM-17, UC-87, UAO-6 eta URM-12 unitateen saneamendurako kolektorearen kostuen banaketaren behin betiko likidazioari dagokionez Ekonomi Alorrak aurkeztu duen espedienteaz:

Kontuan harturik Kontu Hartzailetzak eta Idazkaritzak eman dituzten txostenak eta kontuan izanik onespena presakoa dela, erabaki da:

1. Indarra duen H.A.P.O.ko URM-12 unitatearen urbanizazio kuoten eta UU-21, URM-16, URM-17, UC-87, UAO-6 eta URM-12 unitateen saneamendurako kolektorearen kostuen banaketaren behin betiko likidazio kuotaren proiektua hasiera batean onestea.

2. Erabakia 15 egunean jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko prentsan argitaratuta, bizilagun eta interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3. Ekonomi Alorrak likidatzeko hartutako erabakia banan-banan jakinaraztea ukituriko jabeei.

4. Jendaurrean egon bitartean Idazkaritzaren txostenak aipatzen dituen agiriak osatzeko agintzea, behin betikoz onetsi aitzin.

Tafallan, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0113421