13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

2/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza ikasketetako irakasleen Kidegoetako funtzionarioak banatu eta lanpostuak betetzeko deialdia onesten duena.

Irakasle funtzionarioendako lanpostuak betetzeko lehiaketei buruzko arauak ezartzen dituen uztailaren 12ko 24/1994 Legeak xedatzen du, LOGSEko bederatzigarren xedapen gehigarriko 4. puntuak aipatzen dituen nazio osorako lehiaketak egiten ez diren ikasturteetan, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta hezkuntzako eskumena duten autonomia erkidegoetako kasuan kasuko organoek lanpostuak betetzeko prozedurak antolatzen ahalko dituztela, kudeatzen duten esparruan. Hori dena, noiznahi ere beren langileak banatu edo kokatzeko prozedurak egiteko duten gaitasuna deusetan galarazi gabe.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren bidez, nazio osorako lekualdatze lehiaketak bi urtean behin eginen zirela ezarririk eta lehiaketa horietarako deia 2000/2001 ikasturtean egin zela kontuan harturik, ikasturte honetan lanpostuak betetzeko beste neurri batzuk har daitezke, uztailaren 12ko 24/1994 Legearekin bat.

Azaroaren 29ko 1701/1991 Errege Dekretuaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitateak ezarri ziren, Kidego horretako kasuan kasuko irakasleak atxiki zitzaizkien eta irakasle horiek irakatsi behar zituzten arlo eta irakasgaiak zehaztu ziren.

Gero, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko espezialitateak ezarri ziren, berariazko lanbide heziketaren antolamenduaren ondoriozkoak hain zuzen eta, halaber, ukituriko irakasleak espezialitate haiei atxikitzeko modua ere arautu zen, xedapen horretan ezarririko egokitasunaren arabera. Bestalde, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuak Lanbide Heziketa antolatzeko alderdi jakin batzuk garatzen ditu hezkuntza sistemaren esparruan.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuko hamabosgarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat, "Hezkuntza arloko administrazioek irizpideak eta prozedurak ezarri ahalko dituzte irakasleak banatzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ezartzearen ondorioz, hezkuntza administrazio bakoitzak erabakitzen duen moduan."

Azkenik, ekainaren 2ko 989/2000 Errege Dekretuaren bidez ezarri dira Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko espezialitateak, Kidego horretako irakasleak espezialitate horiei atxiki zaizkie eta irakasle horiek zein irakasgai eman behar duten zehaztu da.

Aipatu Errege Dekretuko bigarren xedapen gehigarrian xedatzen da autonomia elkarteetako kasuko organoek ikasketa berriak ezartzeagatik irakasleak berriz banatzeko irizpideak eta jardunbideak ezar ditzaketela, Hezkuntza Administrazio bakoitzak zehaztu eran eta Errege Dekretu honen aurreikuspenen arabera.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abenduaren 21eko 471/2000 Foru Aginduaren bidez onetsi dira Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Arte eta Hizkuntza ikasketak ematen dituzten ikastetxeen plantillak eta, horrez gain, 2001/2002 ikasturtean egin beharreko deialdian irakasleak banatu eta lanpostuak betetzeko prozeduran bete beharreko lanpostu hutsen zerrenda.

Horregatik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko esparruan irakasleen birnabanaketa egin eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntzetako kidegoetako irakasle funtzionarioei dagozkien lanpostuak betetzeko prozesua egitea, oinarri hauen arabera:

O I N A R R I A K

Lehena.-Merezimendu lehiaketarako deia egin da, deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz, Kidego hauetako irakasle funtzionarioak banatu eta irakasle lanpostuak betetzeko:

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

-Hizkuntz Eskola Ofizialetako irakasleak.

-Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak.

-Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak.

-Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak.

-Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer Maisuak.

Bigarrena.-Parte hartzaileak.

1.-Borondatez parte har dezaketenak.

1.1. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute, hala nahi izanez gero, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako eta Arte eta Hizkuntza irakasleen Kidegoetako funtzionarioek, organikoki eta funtzionalki Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe eta honako egoeraren batean baldin badaude:

A) Jardunean dauden funtzionarioak, baldin eta behin betiko destinoa Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikastetxeren batean badute, eta ikasturte honen amaieran behin betiko azken destinoaren jabetza hartu zutenetik gutxienez bi urte igaro badira.

B) Egun Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe dagoen ikastetxeren batean deklaratutako eginkizun berezietako egoeran dauden funtzionarioak, baldin eta ikasturte honen amaieran behin betiko azken destinoaren jabetza hartu zutenetik gutxienez bi urte igaro badira.

C) Egun Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe dagoen ikastetxeren batean deklaratutako borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioak, baldin eta ikasturte honen amaieran jarduneko zerbitzura itzultzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen badituzte.

Borondatezko eszendentzian egon ondoren, funtzionarioek lanera itzultzea erabakitzen badute deialdi honetan esleituko zaien destinora joan beharko dute 2002ko irailaren 1ean.

E) Egun Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe dagoen ikastetxeren batean deklaratutako eginkizun-gabetze egoeran dauden funtzionarioak, beti ere ikasturte honen amaieran eginkizun-gabetzeko zehapenaren iraunaldia bukatu bazaie.

1.1. idatz-zati honetan aurrez ikusitako ondorioetarako, 2002ko abuztuaren 31 hartuko da ikasturte amaierako data gisa.

1.2. Destinoa eskuratzeko lehentasunezko eskubidea erabili nahi dutenek deialdi honetako hamargarren oinarrian ezarritakoa bete beharko dute.

2.-Nahitaez parte hartu behar dutenak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu beharko dute, nahitaez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza irakasleen kidegoetako funtzionarioek, organikoki eta funtzionalki Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpe eta honako egoeraren batean baldin badaude:

A) Eszedentzian edo lanpostuan aritzeko aldi baterako gabetuta egon ondoren, deialdi hau argitaratu baino lehen jarduneko zerbitzura itzuli eta horren ondorioz Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren kudeaketa esparruan behin-behinekoz ari diren funtzionarioak.

Deialdi honetan parte hartzen ez badute edo behar beste lanpostu huts eskatzen ez badute, libreki emanen zaie behin betiko destinoa, titular diren espezialitateen arabera Foru Komunitateko ikastetxeetan bete ditzaketen lanpostuetan, oinarri honetako 2.2. atalean zehazturiko lanpostuetan izan ezik; nahitaezko esleipena I, II, III, IV eta V. eranskinetan ageri den ikastetxeen ordenaren arabera eginen da.

B) Nahitaezko eszedentzian edo lanpostuan aritzeko aldi baterako gabetuta eta destinoa galduta egon ondoren, zehapena betetakoan behin-behinekoz itzultzea lortu ez duten funtzionarioak, eta egun Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpe dagoen ikastetxe batean egoera horretan deklaratu direnak.

Aitzineko lerroaldean sartutako funtzionarioak deialdi honetara aurkezten ez badira, edo aurkezturik ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko aski ikastetxetarako eskari egiten ez badute, behin betiko destinorik eskuratzen ez dutenean, borondatezko eszedentzia egoeran geratuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen 26.1 artikuluko c) atalean aurrez ikusitakoari jarraikiz. Foru Dekretu hori maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legeak aldatu zuen.

C) Kanpoko lanpostuei atxikita egon ondoren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren kudeaketa eremuan 2002/2003 ikasturtean berriz hasi behar badute edo, aurreko ikasturteren batean berriz hasirik, behin betiko destinoa lortu ez badute.

Ekainaren 25eko 1027/1993 Errege Dekretuaren 52.2. artikuluan aipaturikoari jarraikiz, herri baterako lehentasunezko eskubidea erabili nahi duten irakasleek, deialdi honen hamargarren oinarriari jarraikiz, behin betiko azken destinoa izan zuten herrian titular diren espezialitateetarako eskaintzen diren lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte, oinarri honetako 2.2. atalean aipatutakoak izan ezik, horiek borondatez eskatzen ahalko baitira. Parte hartu eta destinorik eskuratzen ez badute, herri horri behin-behinekoz atxikirik geldituko dira.

D) Epai bat bete edo errekurtso bat ebaztearen ondorioz, edo behin betikoz zuten lanpostua berariaz kendu zaielako, behin betiko destinoa galdu duten funtzionarioak.

Parte hartzera beharturik izan eta lehiaketan parte hartzen ez dutenei, Administrazioak ofizioz destinoa emanen die, lanpostu horietan parte hartzeko eskatzen diren beharkizunak betetzen badituzte. Lehiaketan parte hartu eta destinorik lortzen ez dutenei behin-behineko destinoa emanen zaie.

Deialdi honen ondorioetarako kendutako lanpostutzat hartuko dira, ebazpen formal eta banan-banan egindakoaren bidez, berariaz kendu diren haiek. Irakasle horiek urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamahirugarren xedapen gehigarriko 2. puntuak aipatutako ikastetxea lehentasunez aukeratzeko eskubidea baliatzen ahalko dute, deialdi honetako hamargarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

E) Honako hauen arabera destinoa eskualdean duten Psikologia eta Pedagogia espezialitateko Bigarren Hezkuntzako irakasleak: Eskola Orientazioaren Antolamendu Berriaren ondoriozko lanpostuei atxikitzeko deialdiaren behin betiko ebazpena (Eskola Orientazioaren Antolamendu Berriaren Deialdia, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak uztailaren 2an emandako 245/1999 Foru Aginduaren bidez onetsia) eta abuztuaren 24ko 296/1999 Foru Aginduaren 3. idatz-zatia).

Irakasle horiek, parte hartzeko eskabidean, beren destinoko eskualdean dauden lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 27ko 166/1999 Foru Aginduaren bidez onetsitako eskualdekatzeari jarraikiz (ekainaren 11ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Bestetik, nahi izanez gero, beste eskualde batzuetako lanpostuetarako eskaerak ere egiten ahalko dituzte. Beren eskualdeko lanpostu guztiak jartzen ez badituzte, Administrazioak ofizioz jarriko ditu, Foru Agindu honen II. eranskinean agertzen den hurrenkerari jarraikiz.

Irakasle horiek deialdi honetako hamargarren oinarriko 4. atalean aipatzen den eskubidea (eskualdea lehentasunez aukeratzekoa) erabil dezakete.

F) Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikastetxeetan 2001/2002 ikasturtean behin-behineko destinoa duten irakasleak, lekualdatze lehiaketa ebazteko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 1ean eman zuen 198/2001 Foru Aginduan (ekainaren 27ko 78. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) hala agertzen badira. Gainera, funtzionario horiek aipatu den Foru Aginduaren ondorioz eta, bidezkoa bada, Berariazko Lanbide Heziketaren espezialitateak onetsi zituen urriaren 6ko 1635/1995 eta apirilaren 30eko 777/1998 errege dekretuen ondorioz, titular diren espezialitateetako lanpostuak eskatzera behartuta daude eta, titular diren espezialitate edo titulazioen arabera, eskura ditzaketen beste lanpostu batzuk ere eskatzen ahalko dituzte, baldintza berberetan.

Idatz-zati honetan sartzen diren irakasleek lehiaketan parte hartzen ez badute edo, parte hartuta ere, behar beste lanpostu huts eskatzen ez badute, libreki esleituko zaie behin betiko destinoa, titular diren espezialitateen araberako lanpostuetan, Foru Komunitateko ikastetxeetan. Nahitaezko esleipena I, II, III, IV eta V. eranskinetan azaltzen den ikastetxeen hurrenkerari jarraikiz eginen da, oinarri honetako 2.2. atalean ageri diren lanpostuena izan ezik.

Behin betiko destinoa lortzen ez badute, behin-behineko destinoko egoeran geratuko dira.

2.2. Ondoko lanpostuak ez dira inolaz ere nahitaez esleituko:

-Esparru sozioliguistikoko lanpostuak.

-Esparru zientifiko-teknikoko lanpostuak.

-Esparru praktikoko lanpostuak.

-Kultura Klasikoko lanpostuak (latina eta grekoa).

-Natur Zientzietako lanpostuak.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu hauetan dauden lanpostuak:

-Agoizko DBHI

-Berriozarko DBHI

-Cortesko DBHI

-Garraldako DBHI

-Larraintzarko DBHI

-Mendabiako DBHI

-Erronkariko DBHI

-Vianako DBHI

Hirugarrena.-Deialdiko lanpostuak eta horien argitalpena.

1. Deialdi honen bidez eskaintzen diren lanpostuak hauek dira: Hezkuntza eta Kultura Departamentuko ikastetxeen plantillak onesten dituen Foru Aginduan ageri diren lanpostu hutsak eta Kidego bakoitzean lanpostuak betetzeko prozeduren ebazpenetik ateratzen direnak. Horiez gain, deialdi hau ebatzi bitartean edo, kasua bada, 2001/2002 ikasturtea bukatu arte jubilazioengatik, heriotzengatik edo eszedentziengatik sor daitezkeen lanpostu hutsak ere sartuko dira. Lanpostu horiek guztiak beteko dira hezkuntzako plangintza orokorrean aurrez ikusita baldin badaude.

Laugarrena.-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa.

Kidego honetako irakasleentzat ondoko lanpostuak eskaintzen dira:

1) Kidego honetako irakasleek, zein espezialitatetako titular diren, hari dagozkion lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen I. eranskinean ageri diren ikastetxeetarako eta VII. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketa berariazko ikasketak).

1992ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 31/1991 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriaren indarrez kidego honetan sartu diren langileek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren irakasle funtzionario gisa integratzeko Foru Dekretuetan egindako adskripzioei jarraikiz titular diren espezialitateetan parte hartzen ahalko dute, VII. eranskinean ezarritakoaren arabera. Kasu honetan, deialdi honen indarrez beste zentro batean behin betiko destino berri bat lortzean, parte hartzaileak galdu eginen ditu adskripzio arean sartutako gainerako espezialitateekin zerikusia duten eskubideak, berari zegozkion eskubideak.

2) Psikologia eta Pedagogia espezialitateari dagozkion lanpostuak (espezialitate kodea 018), II. eranskinean ageri diren ikastetxeetan espezialitate horren jabe diren irakasleentzat.

3) Esparru zientifiko-teknikoko lanpostuak, I. eranskinean ageri diren ikastetxeetarako. Bigarren Hezkuntzako irakasleak espezialitate honetako lanpostuetara adskribatzen ahalko dira, espezialitate hauetako baten titularrak badira:

-Matematika.

-Fisika eta Kimika.

-Biologia eta Geologia.

4) Esparru sozio-linguistikoko lanpostuak, I. eranskinean ageri diren ikastetxeetarako. Bigarren Hezkuntzako irakasleak espezialitate honetako lanpostuetara adskribatzen ahalko dira, espezialitate hauetako baten titularrak badira:

-Geografia eta Historia.

-Gaztelania eta Literatura.

-Grekoa.

-Latina.

-Filosofia.

-Hizkuntza Modernoa (ingelesa-frantsesa).

-Euskal Hizkuntza eta Literatura, D ereduko lanpostuetan.

5) Kultura Klasikoko (latina-grekoa) lanpostuak, I. eranskinean ageri diren ikastetxeetarako. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuko hamargarren xedapen gehigarriaren babesean, lanpostu hauek latin nahiz grekoa espezialitateetako Bigarren Hezkuntzako irakasleek eskatzen ahalko dituzte, batzuek zein besteek, bereizketarik egin gabe. Lanpostua lortzen duen irakasleak irakatsi beharko ditu bai grekoa espezialitateari dagozkion gaiak bai latina espezialitateari doazkionak.

6) Natur Zientzietako lanpostuak, I. eranskinean ageri diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuetarako. Uztailaren 6ko 225/1998 Errege Dekretuko seigarren xedapen gehigarriaren babesean, lanpostu hauek Fisika eta Kimika nahiz Biologia eta Geologia espezialitateetako Bigarren Hezkuntzako irakasleek eskatzen ahalko dituzte, batzuek zein besteek, bereizketarik egin gabe. Lanpostua lortzen duen irakasleak Natur Zientzien arloa irakatsi beharko du.

Bosgarrena.-Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak.

Kidego horretako irakasleek, zein espezialitatetako titular diren, hari dagozkion lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen I. eranskinean ageri diren ikastetxeetan eta VIII. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

Seigarrena.-Hizkuntz Eskola Ofizialetako Irakasleak.

Kidego honetako irakasleek, zein espezialitatetako titular diren, hari dagozkion lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen III. eranskinean ageri diren ikastetxeetan eta IX. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

Zazpigarrena.-Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleak.

1) Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunek eta parekatuek, zein espezialitatetako titular diren, hari dagozkion lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen IV. eranskinean ageri diren ikastetxeetan, eta X. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

2) Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleek eta parekatuek, zein espezialitatetako titular diren, hari dagozkion lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen IV. eranskinean ageri diren ikastetxeetan, eta XI. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

Zortzigarrena.-Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleak eta Tailer Maisuak.

1) Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleek, zein espezialitatetako titular diren, hari dagozkion lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen V. eranskinean ageri diren ikastetxeetan, eta XII. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

2) Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisuek, zein espezialitatetako titular diren, hari dagozkion lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen V. eranskinean ageri diren ikastetxeetan, eta XIII. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

Bederatzigarrena.-Euskarazko lanpostuak.

Deialdi honetan esku hartzen dutenek euskarazko lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, beti ere, 3.etik 7.era bitarteko oinarrietan kidego bakoitzerako galdatzen diren espezialitate nahiz titulazio baldintzak betetzen dituztelarik, EGA titulua edo horren baliokidea badaukate.

Hamargarrena.-Lehentasunezko eskubideak.

Lehentasunezko eskubidea erabili nahi duten irakasleek beren eskabide orrietan agertu beharko dute, adieraziz zertan oinarritzen duten eskaera.

Lanpostuak eskatzeko orduan, ondoko lehentasunezko eskubideak alegatzen ahalko dira soilik:

1.-Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea.

1.1. Euskara edo euskaraz irakasteko lanpostuei atxikitzeko, ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraituz, ikastetxe batean behin betiko destinoa duten irakasleek, gaztelaniazko lanpostuei atxikiek, baldin eta EGA edo baliokideren bat badute, lehentasuna izanen dute euskara edo euskaraz irakasteko lanpostuei atxikitzeko destinoa duten ikastetxe berean, beti ere aipatu lanpostuetan aritzeko eskatzen diren beharkizunak badituzte.

Fusio edo bateratzearen ondorioz sortutako ikastetxeko lanpostu hutsei aplikatzen ahalko zaie eskubide hau. Lerroak edo unitateak banandu edo bereizten badira, banandutako lerro edo unitateak jaso dituen ikastetxeari ere aplikatzen ahalko zaio.

Era berean, titularrak diren espezialitateen arabera eskuratu ditzaketen beste lanpostu batzuetako eskaerak sartzen ahalko dituzte, lehentasunezko eskubiderik izan gabe haiek lortzeko lehiaketan esku hartu nahi badute.

1.2. Behin betiko destinoko ikastetxeetan dauden lanpostuetarako lehentasunezko eskubidea, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren hirugarren tituluaren babesean deitutako prozeduretan edo urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuko 1 eta 4. artikuluetan araututako espezialitate berriei atxikitzeagatik eskuratutako espezialitateetarako.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamahirugarren xedapen gehigarrian, 1. puntuan, xedatutakoarekin bat etorriz, horretarako deitutako prozeduretan beste espezialitate bat lortu duten funtzionarioek lehentasuna izanen dute, behin bakarrik, lanpostu bat hutsik gertatzean, eskuratutako espezialitate berriko lanpostuetan destinoa lortzeko behin betiko destinoa duten ikastetxeetan, oinarri honetako 1.3 atalean aipatzen denari kalterik egin gabe.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamahirugarren eta hamabosgarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren babesean, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 16ko 74/1998 Foru Aginduari jarraikiz egin zen lanpostuen birbanaketan sartu ziren irakasleek azpidatz-zati honen lehen lerroaldean aipatzen den lehentasunezko eskubidea ere erabil dezakete, berek behin betiko destinoa zein ikastetxetan izan, hartan dauden lanpostu hutsak eskatzeko. Lanpostu horiek titular diren lanpostuen Berariazko Lanbide Heziketako espezialitatekoak edo espezialitatekoak izanen dira, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuko 2 eta 4. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz eta oinarri honetako 1.3 atalean xedatutakoa kaltetan izan gabe.

1.3. Behin betiko destinoa duten ikastetxeetan postuak lortzeko lehentasunezko eskubidea.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamahirugarren xedapen gehigarrian, 2. puntuan, xedatutakoarekin bat etorriz, lanpostua propio kendu delako beren behin betiko destinoko lanpostutik aldatutako irakasleek lehentasunezko eskubidea izanen dute, beste edozein izangairen gainean, ikastetxe horretan bertan lanpostu bat eskuratzeko, haien egoera horrek irauten duen bitartean, baldin eta lanpostu horretan aritzeko beharkizunak betetzen badituzte.

Bigarren oinarriko D puntuan xedatutakoari jarraikiz, ebazpen formal eta banan banako baten bidez kendutakoak bakarrik izanen dira kendutako lanpostu.

1.4. Esparru zientifiko-teknikoaren lanpostuetarako lehentasunezko eskubidea.

Ikastetxean behin betiko destinoa duten Bigarren Hezkuntzako irakasleek, hots, Matematika, Fisika eta Kimika, eta Biologia eta Geologia espezialitatekoek, lehentasuna izanen dute han esparru zientifiko-teknikoaren lanpostuetan destinoa eskuratzeko.

1.5. Esparru sozio-linguistikoaren lanpostuetarako lehentasunezko eskubidea.

Ikastetxean behin betiko destinoa duten Bigarren Hezkuntzako irakasleek, Geografia eta Historia, Gaztelania eta Literatura, Grekoa, Latina, Filosofia, Hizkuntza Modernoa (Ingelesa-Frantsesa) eta D ereduko Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitatekoek, lehentasuna izanen dute han esparru sozio-linguistikoaren lanpostuetan destinoa eskuratzeko.

1.6. Aurreko azpataletan adierazi egoeran badaude bi irakasle edo gehiago, lehiaketa honetan puntuaziorik handiena duenari esleituko zaio lanpostua, lanpostua kendu dieten irakasleek duten lehentasuna kaltetu gabe, 2112/1998 Errege Dekretuko hamahirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren babesean.

2.-Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea nola gauzatu.

2.1. Aurreko ataletan bildutako lehentasunezko eskubideetako bat gauzatu nahi duten irakasleek parte hartzeko eskabidean, lehen-lehenik, lanpostu hutsaren ikastetxearen kodea eta espezialitatearena adierazi beharko ditu. Jarraian beste eskaera batzuk, titular diren espezialitateei esker aukera ditzaketen beste lanpostu batzuei dagozkienak, egin ahalko dituzte, lehentasunezko eskubiderik izan gabe haiek lortzeko lehiaketan esku hartu nahi badute.

2.2. Oinarri honetan aurrez ikusten diren ikastetxea aukeratzeko eskubideetatik bat baino gehiago gauzatu dezaketen parte hartzaileek, gauzatu nahi izanez gero, lehentasuneko hurrenkeraren arabera paratu beharko dituzte parte hartzeko eskabidean. Jarraian beste eskaera batzuk, titular diren espezialitateei esker aukera ditzaketen beste lanpostu batzuei dagozkienak, egin ahalko dituzte, lehentasunezko eskubiderik izan gabe haiek lortzeko lehiaketan esku hartu nahi badute.

3.-Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubideak.

Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubideak, ondorengo legeetan aurrez ikusitakoak:

-1027/1993 Errege Dekretua, ekainaren 25ekoa, Kanpoko Hezkuntza Ekintza arautzen duena.

-2112/1998 Errege Dekretua, urriaren 2koa, irakasleen kidegoei dagozkien lanpostuak betetzeko estatu mailako lekualdatze lehiaketak arautzen dituena.

Eskubide hori daukaten funtzionarioek izan zuten azken behin betiko destinoko herria aukeratzeko erabil dezakete. Lehentasunezko eskubidea eraginkorra izateko, eskatzaileek parte hartzeko eskabidean jarri beharko dute aurrena eskubide horretaz baliatu behar diren herrian eskuratzen ahal dituzten espezialitateetako lanpostu guztiak, lehentasunezko hurrenkeran. Eskubideaz baliatu nahi diren herriko ikastetxeren bat jarri gabe utziz gero, Administrazioak libreki gehituko ditu falta diren ikastetxeak, I, II, III, IV eta V. eranskinetan kidego bakoitzerako agertzen diren hurrenkeraren arabera.

Era berean, titularrak diren espezialitateen arabera eskuratu ditzaketen beste lanpostu batzuetako eskaerak sartzen ahalko dituzte, lehentasunezko eskubiderik izan gabe haiek lortzeko lehiaketan esku hartu nahi badute.

4.-Eskualdea aukeratzeko lehentasuna.

4.1. Eskubidea gauzatzea. Psikologia eta Pedagogia espezialitateko Bigarren Hezkuntzako irakasleek beren destinoko eskualdean lanpostu bat izateko lehentasuna izanen dute, behin bakarrik eta lanpostu hutsik bada, destinoa bigarren oinarriko E idatz-zatiak aipatzen duen eskualdean badute.

Irakasle horiek, lehentasun eskubide hori baliatu nahi badute, beren borondatez egin beharko dute. Horretarako, parte hartzeko eskabidean jarri beharko dute, lehenik, lehentasun eskubideaz baliaturik eskualdean hauta ditzaketen lanpostu guztiak (ikastetxeak herri-multzo homogeneotan agertuko dira), eta, ondoren, lehentasun eskubidetik kanpo hautatu nahi dituzten beste lanpostu batzuk.

4.2. Lehentasunak. Talde berean irakasle bat baino gehiago badago, horien artean lehentasuna izanen du baremoa aplikatu ondoren puntu kopururik handiena duenak.

Lehentasunezko eskubideaz baliaturik herria lortuta, ikastetxe jakineko destinoa lortuko da baremoan lortutako puntu kopuruaren arabera, irakasleak birbanatzeko prozesuan gainerako irakasleekin lehian.

5.-Oinarri honetan onartutako lehentasunezko eskubideen artean honako lehentasunezko hurrenkera dago:

a) Ikastetxea aukeratzeko lehentasuna.

b) Herria aukeratzeko lehentasuna.

c) Eskualdea aukeratzeko lehentasuna.

Hamaikagarrena.-Parte hartzeko modua.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabide bakarra aurkeztuko dute, espezialitate batera baino gehiagotara lehiatu nahi badute ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo aldapa z.g., Iruña) interesatuen eskura egonen den eredu ofizialaren araberakoa, ereduan erantsitako jarraibideen arabera betea. Eskabidea Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaio.

Parte hartzeko eskabideari ondoko agiriak erantsi beharko zaizkio:

A) Deialdi honetako VI. eranskinean ageri den baremoaren 1.3, 1.4 eta 2. ataletan aipatzen diren merezimenduak baloratzeko egiaztagiria, Kidego hauek direnean: Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, Hizkuntz Eskola Ofizialetako irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak; baremoko 1.2, 1.3. eta 2. ataletan aipatzen direnak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleak direnean.

B) Aurkezten diren agiri guztietan lehiatzailearen izen-deiturak, espezialitatea eta kidegoa agertuko dira. Egiaztagiriak jatorrizkoen fotokopia badira konpultsatuta egon beharko dute. Konpultsa hauek egin dezakete: ikastetxeetako zuzendariek (Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 18ko 182/2001 Foru Agindua, ekainaren 29ko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo beste hezkuntza administrazio batzuetako organo eskudunek.

C) Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz gehituko ditu idatz-zati hauei dagozkien merezimenduak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntz Eskola Ofizialetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta tailer maisuen Kidegoentzat ezarritako baremoko 1.1, 1.2 idatz-zatiak; Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen Kidegoarentzat onetsi baremoko 1.1. idatz-zatia. Merezimenduak parte hartzaile bakoitzaren espedientean agertzen denaren arabera gehituko ditu.

Administrazioak edozein unetan eska diezaieke interesatuei zalantza edo erreklamazioetarako bidea eman lezaketen merezimenduak egiaztatzeko.

Hamabigarrena.-Eskabideak eta aurreko oinarriak aipatzen dituen agiriak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkezten ahalko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38. artikuluak aipatzen dituen gainerako bulegoetakoren batean. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, kartazal irekian eginen da, posta funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

Hamahirugarrena.-Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, ez da inongo eskabiderik edo aldaketarik onartuko. Behin eskabidea aurkeztu ondoren, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen soilik egin dakioke uko lehiaketan parte hartzeari. Hemezortzigarren oinarrian adierazten den behin-behineko esleipenaren kontrako erreklamazio epean ere aurkezten ahalko dira ukoak. Uko horrek parte hartzeko eskabidean adierazitako eskaera guztiak ukituko ditu.

Hamalaugarrena.-Eskabideetako sinatzaileek beraietan adieraziko dute deialdiko beharkizun guztiak betetzen dituztela. Titularrak diren espezialitate edo titulazioen arabera eskura ditzaketen lanpostuak lehentasunezko ordenan eman beharko dituzte, deialdi honetako eranskinetan agertzen diren ikastetxe eta espezialitateen kodeak jarrita. Hala ere, lehentasunezko eskubideaz baliatzeko, deialdi honetako hamargarren oinarrian xedatutakoari jarraikiko zaio.

Deialdi honetako parte hartzaileek eskabidearekin batera banatuko diren oharrei jarraikiz bete beharko dute orria.

Euskarazko lanpostuak eskatzen baldin badituzte, horri dagokion laukitxoan adierazi beharko dute, parte hartzeko eskabidearekin batera emanen diren jarraibideetan adierazten den bezala.

Hamabosgarrena.-Lehiaketak deialdi honetako VI. eranskineko merezimendu baremoari jarraituz ebatziko dira.

1992ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 31/1991 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriaren arabera funtzionario egin ziren irakasleek Nafarroako Foru Komunitatean lanpostua esleitzeko, kasuan kasuko ataletan bi puntuazio hauetariko bat aplikatzeko aukera izanen dute:

1. aukera. Merezimenduen baremoko 1.2.1 atalean, Nafarroako Gobernuaren lan-kontratudun mugagabe gisa edo, bestela, sartu den kidegoko funtzionario gisa egindako zerbitzu-urteak kontatuko dira (lehen zerbitzu-urtea ez da kontuan hartuko).

Baremoko 1.2.4. atalean, funtzionario bihurtu eta kidegoan sartu zen egunetik igarotako denbora kontatuko da, non eta ez den egun horren ondotik beste destino bat lortu, kasu horretan behin betiko azken destinoaz geroztik igarotako denbora kontatuko baita.

Aukera honetan ez da aintzat hartuko 1.2.5. idatz-zatiari dagokion puntuazioa.

2. aukera. Merezimendu baremoko 1.2.1 atalean, Nafarroako Gobernuaren lan-kontratudun mugagabe gisa edo, bestela, sartu den kidegoko funtzionario gisa egindako zerbitzu-urteak kontatuko dira (lehen zerbitzu-urtea ez da kontuan hartuko).

Merezimendu baremoko 1.2.5 atalean, Nafarroako Gobernuaren lan-kontratudun mugagabe gisa edo, bestela, sartu den kidegoko funtzionario gisa egindako zerbitzu-urteak kontatuko dira (lehen zerbitzu-urtea ez da kontuan hartuko).

Aukera honetan ez da aintzat hartuko 1.2.4. idatz-zatiari dagokion puntuazioa.

2. aukera honetaz ezin dira baliatu funtzionario bihurtu edo Kidegoan sartu ziren egunaren ondotik beste destino bat lortu dutenek.

Hamaseigarrena.-Balorazio batzordeak.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak behar diren Batzorde irizpen-emaileak izendatuko ditu, espezialitateen edo espezialiatate multzoen arabera, lehiatzaileek honakoei buruz alegaturiko merezimenduak baloratzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntz Eskola Ofizialetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen Kidegoei aplikatzen zaien merezimendu baremoko 1.4 eta 2.1 ataletan aipatzen diren azterlan eta argitalpenak; Teknologiako lanpostuei atxikitzeko 5. oinarriaren 2. atalean eskatzen den prestakuntza eta esperientzia; eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen Kidegoei aplikatzen zaien merezimendu baremoko 1.2, 1.3. eta 2.1. Batzordeak honela osatuko dira:

A) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegorako:

-Batzordeburua, Hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioen artean (ahal izanez gero, katedraduna) hautatua.

-Lau batzordekide, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoak, jardunean daudenak, lehian dagoen espezialitatekoak.

B) Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegorako:

-Batzordeburua, Hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioen artean hautatua.

-Lau batzordekide, jarduneko funtzionarioak guztiak, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen edo Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetakoak.

C) Hizkuntz Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegorako:

-Batzordeburua, Hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Hizkuntz Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko funtzionarioen artean (ahal izanez gero, katedraduna) hautatua.

-Lau batzordekide, Hizkuntz Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegokoak, jardunean daudenak.

D) Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen eta Tailer Maisuen Kidegoetarako:

-Batzordeburua, Hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko funtzionarioen artean (ahal izanez gero, katedraduna) hautatua.

-Lau batzordekide, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoetako karrerako funtzionarioak, denak jardunean daudenak.

E) Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen Kidegoetarako:

-Batzordeburua, Hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen artean hautatua.

-Lau batzordekide, denak Musikako eta Arte Eszenikoetako Kidegoetako karrerako funtzionarioak, jardunean daudenak.

Batzorde irizpen-emaile bakoitzean, kasuan kasuko Batzordeak izendatzen duen funtzionarioak eginen ditu idazkari lanak.

Batzorde irizpen-emaileak hautatzeko erabili diren irizpideei jarraikiz, ordezko batzordeburu, batzordekide eta idazkariak ere izendatzen ahalko dira. Halaber, Balorazio Batzordeen jardueren koordinatzailea izendatzen ahal da. Batzordeko kideak Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezartzen diren abstentzio eta errefusatze kasuen menean egonen dira.

Espezialitateren batean behar beste irakasle ez badago, kidego bereko beste irakasgai batzuk irakasten dituzten irakasleen artean edo gai horietan espezialistak direnen artean izendatuko dira batzordekideak. Era berean, lehiatzaileen kopurua txikia denean Batzorde bakarra izendatzen ahalko da espezialitate multzo baterako.

Hamazazpigarrena.-Batzorde irizpen-emaileek lehiakideei emandako puntuazioen aktak Departamentuan jaso ondoren, destinoak behin-behinekoz esleituko dira, parte hartzaileek egindako eskaerei, VI. eranskineko baremoaren arabera lortutako puntuazioei eta deialdi honetan xedatutakoari jarraituz.

Deialdi honetako hamargarren oinarrian bildutako lehentasunezko eskubideei dagokiena ezertan ukatu gabe, puntu batuketetan berdinketarik izaten bada, baremoko idatz-zatiak banan-banan hartuko dira, agertzen diren ordenaren arabera, eta lehenbiziko idatz-zatitik hasita puntuaziorik altuena lortzen duena izanen da aurretik. Berdinduta segitzen badute, azpidatz-zatiak banan-banan hartuta, agertzen diren ordenaren arabera, lehenbiziko azpidatz-zatitik hasita puntuaziorik altuena lortzen duena izanen da aurretik. Kasu biotan, idatz-zati bakoitzean aintzat hartzen den puntuazioa ez da izanen baremoan horrexentzat ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagoa, eta, azpatalen kasuan, horiek hartzen dituen atalaren gehieneko puntuazioa baino altuagoa. Irizpide horiek aplikatuz, azpidatz-zatiren batean idatz-zati osoari dagokion puntuazioa ateratzen bada, gainerako azpidatz-zatietako puntuazioa ez da kontuan hartuko.

Beharrezkoa baldin bada, berdinketa hausteko azkeneko irizpidea izanen da kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia zein urtetan izan zen, eta horretan lorturiko puntuazioa.

Hemezortzigarrena.-Aurreko oinarriak aipatzen duen destinoen behin-behineko esleipena jendaurrean jarriko da Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan.

Lehiatzaileek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko ebazpenen kontra, ebazpen horiek jendaurrean jarri eta bost eguneko epean.

Halaber, eta epe horretan bertan, lehiatzaileek deialdi honen hamahirugarren oinarrian ezartzen diren baldintzetan uko egin ahalko diote lehiaketan parte hartzeari. Erreklamazio edo uko egite horiek hamabigarren oinarrian aipatzen diren prozedurei jarraikiz egin beharko dira.

Hemeretzigarrena.-Aitzineko oinarrian aipatutako erreklamazio eta uko egiteak ebatzirik, irakasleak banatu eta lanpostuak betetzeko deialdi honen behin betiko ebazpena onesten duen Foru Agindua emanen da. Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara. Ebazpen horretan emandako lanpostuei ezin izanen zaie uko egin, beraz, parte hartzaileek lortutako lanpostuetan hasi beharko dute.

Espezialitate desberdinetako lanpostuetarako aurkeztuta ere, destino bakar bat lortzen ahalko da.

Hogeigarrena.-Irakasleak banatu eta lanpostuak betetzeko hautapen prozedura honen ondorioz jarduneko zerbitzura itzultzen diren irakasleek, Estatuko Administrazioko, Toki Administrazioko edota Administrazio Autonomikoetako inongo kidego edo eskalatatik diziplina espediente bidez bereiziak ez izatearen eta eginkizun publikoak burutzeko ezgaituak ez izatearen zinpeko aitorpena edo hitz ematea aurkeztu beharko dute.

Hogeita batgarrena.-Deialdi honetan ezarritakoari jarraituz lortzen diren lanpostu berrien jabetza hartzea 2002ko irailaren 1ean izanen da, eta data horretatik aurrera hasiko dira kontatzen ondorio administratibo eta ekonomikoak.

Hori hala izanik ere, deialdi honen bidez destino berri bat lortzen duten irakasleek beren jatorrizko ikastetxeetan egon beharko dute ikasturtea bukatzeko aurrez ikusita dauden jarduerak bukatu arte, beti ere hala erabakitzen badu Hezkuntza eta Kultura Departamentuak.

Hogeita bigarrena.-Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute interesatuek, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako Institutuen zerrenda

I Z E N A KODEA H E R R I A

SAN MIGUEL DE ARALAR I BHI 31008268 ALTSASU

SAN MIGUEL DE ARALAR II BHI 31009066 ALTSASU

DBHI 31008475 AGOITZ

DBHI 31008384 AZAGRA

BARAÑAIN BHI 31007525 BARAÑAIN

BHI ALAIZ 31008220 BARAÑAIN

DBHI 31008347 BERRIOZAR

IBAIALDE-BURLADA BHI 31008530 BURLATA

ASKATASUNA-LIBERTAD BHI 31008244 BURLATA

DBHI 31008372 ZARRAKAZTELU

LA PAZ DBHI 31008335 CINTRUENIGO

ALHAMA BHI 31006910 CORELLA

DBHI 31008396 CORTES

MENDAUR DBHI 31008323 DONEZTEBE

ESTELLA BHI 31009042 LIZARRA

TIERRA ESTELLA DBHI 31008281 LIZARRA

DBHI 31008487 GARRALDA

BHI 31007008 UHARTE

DBHI 31008499 LARRAINTZAR

AMAZABAL BHI 31003209 LEITZA

LEKAROTZ-ELIZONDO BHI 31008271 LEKAROZ/ELIZONDO

PABLO SARASATE BHI 31006791 LODOSA

SIERRA DE LEYRE BHI 31008293 IRUNBERRI/ZANGOZA

MARQUES DE VILLENA BHI 31003441 MARTZILLA

DBHI 31008360 MENDABIA

ELORTZIBAR DBHI 31008426 NOAIN (ELORTZIBAR)

DBHI 31008505 OTSAGABIA

ESCUELA DE ARTE 31005085 IRUÑA

PADRE MORET-IRUBIDE BHI 31004500 IRUÑA

EUNATE BHI 31006090 IRUÑA

PLAZA DE LA CRUZ BHI 31008301 IRUÑA

NAVARRO VILLOSLADA BHI 31004536 IRUÑA

BIURDANA BHI 31008256 IRUÑA

VIRGEN DEL CAMINO BHI 31004573 IRUÑA

DONAPEA BHI 31005051 IRUÑA

JULIO CARO BAROJA I BHI 31008529 IRUÑA

JULIO CARO BAROJA II BHI 31009054 IRUÑA

AGROFORESTAL BHI 31006922 IRUÑA

SANITARIA BHI 31007011 IRUÑA

MARIA ANA SANZ BHI 31007380 IRUÑA

BASOKO BHI 31007823 IRUÑA

ITURRAMA BHI 31007446 IRUÑA

ADAPTACION SOCIAL BHI 31007872 IRUÑA

FELIX URABAYEN NHBHI 31008839 IRUÑA

BHI 31005115 AZKOIEN

DBHI 31008517 ERRONKARI

EGA BHI 31008219 SAN ADRIAN

TAFALLA I BHI 31008311 TAFALLA

TAFALLA II BHI 31009078 TAFALLA

BENJAMIN DE TUDELA BHI 31005735 TUTERA

ETI BHI 31005723 TUTERA

TOKI-ONA BHI 31006077 BERA

DBHI 31008463 VIANA

BHI 31008232 ZIZUR NAGUSIA

Oharrak:

1. "Sierra de Leyre" BHIk instalazioak ditu Irunberrin eta Zangozan; beraz, ikastetxe horretan lana eskuratzen duenak bi herrietako edozeinetan ematen ahal du zerbitzua.

2. Lekarotz/Elizondo BHIk instalazioak ditu Elizondon eta Lekarozen; beraz, ikastetxe horretan lana eskuratzen duenak bi herrietako edozeinetan ematen ahal du zerbitzua.

II. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako Psikologia eta Pedagogia espezialitateko irakasleek eskatzen ahal dituzten ikastetxeen zerrenda

* Oharra: Psikologia eta Pedagogiako plazak ibiltariak izaten ahal dira; informazio gisa adierazi dira (I) batez Psikologia eta Pedagogia ibiltariko plazak dituzten ikastetxeak.

I Z E N A KODEA H E R R I A

NAVARRO VILLOSLADA HLHIP(I) 31000166 ALTSASU

SAN MIGUEL DE ARALAR I BHI 31008268 ALTSASU

SAN MIGUEL DE ARALAR II BHI 31009066 ALTSASU

EZKABA HLHIP (I) 31000385 ANTSOAIN

DBHI (I) 31008475 AGOITZ

DBHI (I) 31008384 AZAGRA

BARAÑAIN BHI 31007525 BARAÑAIN

ALAIZ BHI 31008220 BARAÑAIN

EULZA HLHIP (I) 31007513 BARAÑAIN

LOS SAUCES HLHIP 31001705 BARAÑAIN

ALAIZ HLHIP (I) 31007151 BARAÑAIN

MENDIALDEA HLHIP 31000439 BERRIOZAR

IBAIALDE-BURLADA BHI 31008530 BURLATA

ASKATASUNA-LIBERTAD BHI 31008244 BURLATA

HILARION ESLAVA HLHIP (I) 31001407 BURLATA

ERMITABERRI HLHIP (I) 31008451 BURLATA

DBHI (I) 31008372 ZARRAKAZTELU

VICENTA MARIA HLHIP (I) 31001572 CASCANTE

DOS DE MAYO HLHIP (I) 31001614 CASTEJON

LA PAZ DBHI (I) 31008335 CINTRUENIGO

OTERO DE NAVASCUES HLHIP (I) 31001638 CINTRUENIGO

ALHAMA BHI 31006910 CORELLA

JOSE LUIS ARRESE HLHIP 31001791 CORELLA

DBHI (I) 31008396 CORTES

MENDAUR DBHI (I) 31008323 DONEZTEBE

HLHIP (I) 31005425 DONEZTEBE

SAN FRANCISCO JAVIER HLHIP (I) 31001109 ELIZONDO

ESTELLA BHI 31009042 LIZARRA

TIERRA ESTELLA BHI 31008281 LIZARRA

REMONTIVAL HLHIP (I) 31002187 LIZARRA

SAN DONATO HLHIP (I) 31001924 ETXARRI-ARANATZ

DOÑA ALVARA ALVAREZ HLHIP (I) 31002370 FALTZES

DBHI (I) 31008487 GARRALDA

BHI 31007008 UHARTE

ATAKONDOA HLHIP 31000622 IRURTZUN

SAN MIGUEL HLHIP (I) 31003027 LARRAGA

DBHI (I) 31008499 LARRAINTZAR

AMAZABAL BHI 31003209 LEITZA

HLHIP (I) 31003210 LEITZA

LEKAROTZ-ELIZONDO BHI 31008271 LEKAROZ/ELIZONDO

HLHIP(I) 31003121 LEKUNBERRI

DOÑA BLANCA DE NAVARRA HLHIP (I) 31003234 LERIN

PABLO SARASATE BHI 31006791 LODOSA

ANGEL MTNEZ. BAIGORRI HLHIP (I) 31003350 LODOSA

SANTA MARIA HLHIP (I) 31000683 LOS ARCOS

SIERRA DE LEYRE BHI(I) 31008293 IRUNBERRI/ZANGOZA

MARQUES DE VILLENA BHI 31003441 MARTZILLA

SAN BARTOLOME HLHIP (I) 31003453 MARTZILLA

DBHI (I) 31008360 MENDABIA

NTRA. SRA. PATROCINIO HLHIP (I) 31003581 MILAGRO

MARDONES Y MAGAÑA HLHIP (I) 31003659 MURCHANTE

ELORTZIBAR DBHI (I) 31008426 NOAIN (ELORTZIBAR)

DBHI (I) 31008505 OTSAGABIA

PRINCIPE DE VIANA HLHIP (I) 31003854 ERRIBERRI

HLHIP (I) 31001250 ORONOZ

PADRE MORET-IRUBIDE BHI 31004500 IRUÑA

EUNATE BHI (I) 31006090 IRUÑA

PLAZA DE LA CRUZ BHI 31008301 IRUÑA

NAVARRO VILLOSLADA BHI (I) 31004536 IRUÑA

BIURDANA BHI 31008256 IRUÑA

VIRGEN DEL CAMINO BHI (I) 31004573 IRUÑA

DONAPEA BHI 31005051 IRUÑA

JULIO CARO BAROJA I BHI 31008529 IRUÑA

JULIO CARO BAROJA II BHI 31009054 IRUÑA

SANITARIA BHI (I) 31007011 IRUÑA

MARIA ANA SANZ BHI (I) 31007380 IRUÑA

BASOKO BHI 31007823 IRUÑA

ITURRAMA BHI 31007446 IRUÑA

ARTURO CAMPION HLHIP (I) 31007331 IRUÑA

AZPILAGAÑA HLHIP 31007461 IRUÑA

ERMITAGAÑA HLHIP (I) 31005073 IRUÑA

ITURRAMA HLHIP (I) 31004305 IRUÑA

JOSE Mª HUARTE HLHIP (I) 31004241 IRUÑA

MENDILLORRI I HLHIP (I) 31008177 IRUÑA

MENDILLORRI II HLHIP (I) 31008906 IRUÑA

SANDUZELAI HLHIP (I) 31007458 IRUÑA

SAN JORGE I HLHIP (I) 31004329 IRUÑA

SAN JUAN DE LA CADENA HLHIP (I) 31007240 IRUÑA

VAZQUEZ DE MELLA HLHIP (I) 31004706 IRUÑA

VICTOR PRADERA HLHIP (I) 31004718 IRUÑA

BHI 31005115 AZKOIEN

JUAN BAUTISTA IRURZUN HLHIP (I) 31005097 AZKOIEN

HLHIP (I) 31005164 GARES

HLHIP (I) 31005206 RIBAFORADA

EGA BHI 31008219 SAN ADRIAN

ALFONSO X EL SABIO HLHIP (I) 31005309 SAN ADRIAN

LUIS GIL HLHIP (I) 31005346 ZANGOZA

NTRA. SRA. LA ASUNCION HLHIP (I) 31005413 SANTAKARA

TAFALLA I BHI 31008311 TAFALLA

TAFALLA II BHI 31009078 TAFALLA

MARQUES LA REAL DEFENSA HLHIP (I) 31005541 TAFALLA

BENJAMIN DE TUDELA BHI 31005735 TUTERA

ETI BHI 31005723 TUTERA

ELVIRA ESPAÑA HLHIP (I) 31005681 TUTERA

GRISERAS HLHIP (I) 31005747 TUTERA

MONTE SAN JULIAN HLHIP (I) 31006855 TUTERA

VIRGEN DE LA CABEZA HLHIP (I) 31007495 TUTERA

TOKI-ONA BHI 31006077 BERA

RICARDO BAROJA HLHIP (I) 31006053 BERA

DBHI (I) 31008463 VIANA

LORENZO GOIKOA HLHIP 31006171 ATARRABIA

BHI 31008232 ZIZUR NAGUSIA

CAMINO DE SANTIAGO HLHIP 31006867 ZIZUR NAGUSIA

ERRENIAGA HLHIP 31008931 ZIZUR NAGUSIA

Oharrak:

1. "Sierra de Leyre" BHIk instalazioak ditu Irunberrin eta Zangozan; beraz, ikastetxe horretan lana eskuratzen duenak bi herrietako edozeinetan ematen ahal du zerbitzua.

2. Lekarotz/Elizondo BHIk instalazioak ditu Elizondon eta Lekarozen; beraz, ikastetxe horretan lana eskuratzen duenak bi herrietako edozeinetan ematen ahal du zerbitzua.

III. ERANSKINA

Hizkuntz Eskola Ofizialen zerrenda

I Z E N A KODEA H E R R I A

HIZKUNTZ ESKOLA OFIZIALA 31007884C IRUÑA

HIZKUNTZ ESKOLA OFIZIALA 31007781C TUTERA

IV. ERANSKINA

Musikako eta Arte Eszenikoetako ikastetxeen zerrenda

I Z E N A KODEA H E R R I A

"PABLO SARASATE" 31007070C IRUÑA

DANTZA ESKOLA 31007963C IRUÑA

V. ERANSKINA

Arte Eskolen zerrenda

I Z E N A KODEA H E R R I A

ARTE ESKOLA 31001821C CORELLA

ARTE ESKOLA 31005085C IRUÑA

VI. ERANSKINA

MEREZIMENDUEN BAREMOA

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntz Eskola Ofizialetako Irakasleen, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasle eta Tailer Maisuen Kidegoak

I.-LOGSEren 9.4 xedapen gehigarrian espreski zehaztutako merezimenduak

1.1. Katedradun izaera.

1.1.1. Katedradun izateagatik.

Balorazioa: 6 puntu.

Egiaztagiriak:

Titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua edo, hala denean, izendapena ateratzen den Aldizkari edo Egunkari Ofizialeko kredentzialarena.

1.1.2. Katedradun izanik, antzinatasun urte bakoitzeko.

Balorazioa: 0,50 puntu. (Ikus baremoko seigarren oharra)

Egiaztagiriak:

Titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

Ondorio horietarako, katedradun izaeragatiko antzinatasuna, LOGSEk indarra hartu baino lehen, Katedradun Kidegoetan eta Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskoletako Bukaerako Irakasleen kidegoan egiazki emaniko zerbitzuen arabera neurtuko da.

1.2. Antzinatasuna (ikus lehenbiziko oharra)

1.2.1. Lanpostu hutsa dagoen kidegoan karrerako funtzionario gisa eta jardunean emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko:

Balorazioa: 2 puntu. (Ikus baremoko seigarren oharra).

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.2.2. LOGSEk aipatzen dituen irakasleen beste kidego nahiz eskaletan, maila berekoetan zein goragokoetan, karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko:

Balorazioa: 1,50 puntu. (Ikus baremoko seigarren oharra).

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.2.3. LOGSEk aipatzen dituen irakasleen beste kidego nahiz eskaletan, maila beheragokoetan, karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko:

Balorazioa: 0,75 puntu. (Ikus baremoko seigarren oharra).

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.2.4. Ondoko egoera hauetan, jarraian egindako urte bakoitzeko: lehiaketa nondik egiten duen, ikastetxe eta lanpostu hartan behin betiko destinoa duen funtzionarioa; edo atzerrian aldi baterako atxikitako lanpostuan dagoena; hezkuntzako ikuskapen lanetan; edo hezkuntza administrazioaren menpeko diren beste lanpostu batzuetan edo ikerketa nahiz irakaslei laguntzeko zerbitzuetan, betiere atxikipen horrek bere irakaskuntzako destinoa galtzea badakarkio.

Atxikipen kasuetan, atxikipena bukatu eta lehiaketa honetan parte hartu bitartean igarotako denbora 1.2.5 atalean baloratuko da (ikus bigarren oharra):

Lehenbiziko eta bigarren urteak: 2 puntu urteko.

Hirugarren urtea: 3 puntu.

Laugarren eta bosgarren urteak: 4 puntu urteko.

Seigarren urtea: 5 puntu.

Zazpigarren eta zortzigarren urteak: 4 puntu urteko.

Bederatzigarren urtea: 3 puntu.

Hamargarren urtea eta hurrengoak: 2 puntu urteko.

Lehiaketan zein kidegotan parte hartzen den, hartan karrerako funtzionario gisa eman zerbitzuak bakarrik hartuko dira kontuan idatz-zati honetan.

Epaia edo errekurtsoaren ebazpena bete beharragatik, nahitaezko eszedentzia egoeratik etortzeagatik edo beraien lanpostua betiko eta espreski desagertzeagatik behin betiko destinoa galdu dutelako lehiaketan esku hartzera behartuta dauden funtzionarioen kasuan, idatz-zati honek aipatzen dituen zerbitzuak neurtzerakoan, behin betikoz izandako azken lanpostua izanen da lehiaketako abiapuntuko lanpostu. Horri gaineratuko zaizkio, dagokionean, edozein lanpostutan geroago eta behin-behinekotasunez emandako zerbitzuak. Eskubidea dute, gainera, postua kendu aurreko azken lanpostuan behin betiko gisa eman zituzten zerbitzuak jatorrizko lanpostuko zerbitzualdiari gehitzeko. Jarraian gertatu lanpostu kentzeak jasan dituzten irakasleen kasuan, jarraian kendu zaizkien lanpostuetan behin betiko gisa eman zerbitzuak sartuko dira gehitze horretan.

Lanpostu kentze horren ondorioak jasanik beste behin betiko destinorik izan ez duen irakasleak, zehaztu diren ondorioetarako, ondoko puntuazioa gehitzeko eskubidea izanen du: puntu bat, behin-behineko destinoarekin emandako urte bakoitzeko.

Aurretik aipatutako irizpideak diziplina-zehapen baten ondorioz bizilekua aldatu beharra dakarren destinotik parte hartzen duten funtzionarioei ere aplikatuko zaizkie.

Titular moduan zuten lanpostua kendu ondotik eskuraturiko lehenengo behin betiko destinoan zerbitzuak ematen ari diren funtzionarioek eskubidea izanen dute, lehiaketara aurkezten diren honetan, orain dauden ikastetxean emandakotzat hartzeko lanpostua kendu zitzaien ikastetxean emandako zerbitzu haiek, bai eta lanpostu kentze horren ondotik behin-behineko gisa emandakoak ere. Irizpide hau bera aplikatuko zaie, epaia bete edo errekurtsoa ebatzi edo nahitaezko eszendentziatik etortzeagatik beren destinoa galdu ondotik, eskuratu duten lehenbiziko behin betiko destinoan zerbitzuak ematen ari direnei.

1.2.5. Destinoaren zain dauden funtzionarioek eta borondatez lehenbiziko aldian parte hartzen duten funtzionarioek, baldin 1.2.4 azpidatz-zatiari dagokion puntuazioaren ordez azpidatz-zati honen puntuazioa aukeratzen badute, baremo honen hirugarren oharrean zehazten den moduan (ikus hirugarren oharra).

Balorazioa: zerbitzuko urte bakoitzeko, puntu 1.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.2.6. Lehiaketako abiapuntuko lanpostua, behin betiko izaera duena, lehentasunezko hezkuntza laguntzako ikastetxe batean kokatua izanik, zailtasun bereziko gisara dagoenean sailkatuta, ondorengo puntuazioa gehituko zaio 1.2.4 atalekoari:

Lehenbiziko eta bigarren urteak: puntu 1 urteko.

Hirugarren urtea: 1,50 puntu.

Laugarren eta bosgarren urteak: 2 puntu urteko.

Seigarren urtea: 2 puntu.

Zazpigarren eta zortzigarren urteak: 2 puntu urteko.

Bederatzigarren urtea: 1,50 puntu.

Hamargarren urtea eta hurrengoak: puntu 1 urteko.

1.3. Merezimendu akademikoak (gehienez ere 10 puntu)

Baloratzerakoan, Estatu Espainolean balio ofiziala duten tituluak bakarrik izanen dira kontuan.

1.3.1. Doktoretza eta aparteko sariak:

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako tituluetan doktore titulua izateagatik.

Balorazioa: 5 puntu.

Egiaztagiriak: tituluaren fotokopia konpultsatua edo emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, 1988ko uztailaren 8ko Aginduaren arabera (13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako titulazioko doktoretza ikasketetan aparteko saria izateagatik.

Balorazioa: puntu 1.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako tituluetan aparteko saria izateagatik.

Balorazioa: 0,50 puntu.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

-Beste lizentziaturetako doktore tituluagatik:

Balorazioa: 3 puntu.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

-Beste doktoretza batean jasotako sari bereziagatik:

Balorazioa: 0,50 puntu.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

-Beste lizentziatura batzuetan jasotako sari bereziagatik:

Balorazioa: 0,25 puntu.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

1.3.2. Unibertsitateko beste titulazio batzuk.

Honela baloratuko da Unibertsitateko Tituluen Katalogo Ofizialean agertzen diren tituluak edukitzea:

Lehen zikloko titulazioak:

Bigarrena eta gainerako Diplomaturak, Ingeniaritza Teknikoak, Arkitektura Teknikoa edo ondorio guztietarako legez baliokide diren tituluak, eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritzako lehen zikloko ikasketak: 3 puntu bakoitza.

Ez zaizkio inoiz horrelako lehen titulua edo ikasketak baloratuko.

Bigarren zikloko titulazioak:

Lizentziaturetako, Ingeniaritzetako, Arkitekturako bigarren zikloko ikasketak edo ondorio guztietarako legez baliokide diren tituluak: 3 puntu.

A taldeko irakaskuntzako kidegoetako funtzionarioen kasuan, ez zaizkio inoiz horrelako lehen titulua edo ikasketak baloratuko.

Egiaztagiriak: kidegoan sartzeko erabilitako tituluaren fotokopia konpultsatua, eta merezimendu gisa aurkezten dituen guztiena, edo eskubideak ordaindu izana, horrelakorik egin bada, frogatzen duten ziurtagiriena, 1998ko uztailaren 8ko Aginduan (13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") aurrez ikusi bezala. Lehen zikloko ikasketak badira, haiek gainditu izana frogatzen duen ziurtagiri akademikoa.

1.3.3. Araubide bereziko titulazioak.

Hizkuntz Eskola Ofizialak eta Musika edo Dantza Kontserbatorioek emandako araubide bereziko ikasketen tituluak, jatorrizko kidegoan sartzeko baldintza gisa aurkeztu ez badira, ondoko modu honetan baloratuko dira:

-Musika eta Dantza: erdi mailako gradua: puntu 1.

-Hizkuntzen irakaskuntza:

-Oinarrizko zikloa: puntu 1.

-Goi zikloa: puntu 1.

-EGA edo haren baliokidea: 2 puntu.

Hizkuntz Eskola Ofizialeko gaitasun agiriak bi zikloak hartzen ditu bere baitan.

Egiaztagiriak: kidegoan sartzeko aurkeztutako tituluaren fotokopia konpultsatua eta merezimendu gisa aurkeztutakoena edo, bestela, titulua lortzeko ikasketak egin izanaren ziurtagiriena.

Balio bereko euskara titulu bi edo gehiago aurkezten baldin badira, horietako bakar bat hartuko da aintzat.

1.4. Prestakuntza eta hobekuntza (gehienez ere 5 puntu)

1.4.1. Hezkuntza arloan bere eskumen osoa erabiliz diharduten administrazioek, horiek onartu edo homologatutako irabazi asmorik gabeko erakundeek, zeinek hezkuntza administrazioekin lankidetza hitzarmenak edo etengabeko prestakuntzarako akordioak sinaturik baitituzte, eta unibertsitateek antolatutako ikastaro gaindituak, parte hartzaileak eskuratu nahi duen lanpostuko espezialitatearen alderdi zientifiko eta hezkuntzakoei buruzkoak badira: 0,10 puntu gainditu eta egiaztaturiko ikastaroko hamar orduko. Ondorio horietarako, ikastaro guztietako orduen batura eginen da eta ez da kontuan hartuko hamar ordu baino gutxiagoko gerakina.

Ikastaroak kredituetan emanak badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Balorazioa: 4 puntu gehienez.

Egiaztagiriak: ikastaroen ziurtagiria, iraupena agertuko duena, ordutan espreski adierazia. Irabazi asmorik gabeko erakundeek antolaturikoen kasuan, ziurtagirian edo eranskinean egiaztatu beharko dute badutela lankidetza hitzarmena edo etengabeko prestakuntzaren akordioa edo, kasua bada, onarpena edo homologazioa, fede emateko prozeduraren bat erabiliz.

1.4.2. Hezkuntza arloko prestakuntza eta hobekuntzako beste jarduerengatik, ikastaroak ematea barne.

Balorazioa: gehienez ere puntu 1.

Egiaztagiriak:

Horien ziurtagiriak.

1.4.3. Lehiatzailearen kidegoari dagokion espezialitate bakoitzeko, kidegoan sartzeko erabilitako hori izan ezik, eta betiere ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren III. tituluak arautzen duen espezialitate berriak eskuratzeko prozeduraren bidez eskuratua bada.

Balorazioa: gehienez ere puntu 1.

Egiaztagiriak:

Espezialitate berria eskuratu izana egiaztatzen duen kredentzialaren fotokopia konpultsatua (ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuari jarraikiz).

II.-Beste merezimendu batzuk: (gehienez ere 20 puntu)

2.1. Argitalpenak (ikus laugarren oharra) (gehienez 5 puntu)

2.1.1. Lehiaketaren xede diren jakintza arloei, eskola antolamenduari nahiz curriculumaren gai orokor edo zeharkakoei buruzko argitalpen didaktikoak.

Balorazioa: gehienez ere 2,5 puntu.

Egiaztagiriak:

Argitaratutako aleak.

Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuaren arabera ISBN idaztera beharturik egonik horrelakorik ez dutenak ez dira baloratuko.

2.1.2. Lehiaketaren xede diren jakintza arloei buruzko argitalpen zientifikoak eta proiektu eta berriztapen teknikoak.

Balorazioa: gehienez ere 2,50 puntu.

Egiaztagiriak:

Argitaratutako aleak.

Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuaren arabera ISBN idaztera beharturik egonik horrelakorik ez dutenak, ez dira baloratuko.

2.1.3. Merezimendu artistikoak:

-Autonomia, estatu zein nazioarte mailako erakusketa edo lehiaketetan jasotako sariak.

-Autorea izanik estreinaturiko konposizioak, solista gisa egondako kontzertuak, argitalpen edo grabaketak legezko gordailuarekin, edo autonomia, estatu zein nazioarte mailako sariketa eta lehiaketetan jasotako sariak.

Balorazioa: gehienez ere 2,50 puntu.

Egiaztagiriak: programak, kritikak, aleak eta, halakorik dagoenean, jasotako sarien ziurtagiriak.

2.2. Egindako lanen balorazioa (ikus bosgarren oharra) (gehienez ere 10 puntu)

2.2.1. Eskainitako lanpostu hutsak zein ikastetxetakoak diren, halako ikastetxe publikoetan zuzendari lanetan emandako urte bakoitzeko (ikus baremoaren seigarren oharra).

Balorazioa: 3 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

-Irakasleen eta Baliabideen Ikastetxeetan edo, hezkuntza arloan dauzkaten eskumenak gauzatuz, Komunitate Autonomoek ezarritako antzeko erakundeetan zuzendari lanetan, parte hartzen duten kidegoko karrerako funtzionario gisara, emandako urte bakoitzeko.

Balorazioa: 3 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

2.2.2. Eskainitako lanpostu hutsak zein ikastetxetakoak diren, halako ikastetxe publikoetan zuzendariorde, idazkari edo ikasketaburu lanetan, eta horiekin parekatutakoetan, emandako urte bakoitzeko (ikus baremoko seigarren oharra).

Balorazioa: 2 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, kargu hartzearen eta uztearen eginbidearekin edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

2.2.3. Eskainitako lanpostu hutsak zein ikastetxetakoak diren, halako ikastetxe publikoetan zuzendaritzako beste karguetan emandako urte bakoitzeko (ikus baremoko seigarren oharra).

Balorazioa: puntu 1.

Egiaztagiriak: izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

2.2.4. Bigarren Hezkuntzako, Batxirlegoko, Helduentzako, Lanbide Heziketako, Arte arloko eta Hizkuntzetako ikastetxe publikoetan, Mintegiko, Departamentuko edo Saileko buru gisa, Etengabeko Prestakuntzako aholkulari edo Hezkuntzako eta Psikopedagogiako Orientabide Talde baten buru gisa emandako urte bakoitzeko.

Balorazioa: 0,50 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

2.2.5. Zein bere kidegoari dagokion destinoko osagarria edo gehiago jasoz, hezkuntza administrazioko lanpostuetan aritu izana; urte bakoitzeko:

Balorazioa: 1,50 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, kargu hartzearen eta uztearen eginbidearekin edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

Oharrak:

Lehenbizikoa.-Antzinatasunaren balorazioa.

1. Harako 1.2.2. eta 1.2.3. ataletan aipatu zerbitzuak ez dira kontuan hartuko bietakoak batera eman diren urteetan, edo 1.2.1., 1.2.4. eta 1.2.5.eko ataletakoekin batera eman direnetan.

2. Harako 1.2.1. eta 1.2.4. atalen ondorioetarako, kontatu eginen dira zerbitzu berezien egoeran emandako zerbitzuak, halakotzat hartuak direnean abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 29.2 artikuluan, eta abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aurreko xedapenetan antzeko izaera duten egoeretan eginak direnean. Halaber, ondorio horietarako zenbatuko dira eszedentzia bereziko zerbitzualdiak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 27. artikuluari jarraikiz emanak (Foru Dekretu hori uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legeak aldatu zuen).

Bigarrena.-Ikastetxea, zeinetatik lehiaketan parte hartzeko eskatzen baita.

Baremoko 1.2.4. atalaren ondorioetarako, lehiaketan parte hartzeko eskabidea zein ikastetxetatik egiten den jakiteko, izangaiaren behin betiko destinoarena hartuko da, edo zer ikastetxeri dagoen atxikia, baldin eta egoera horren ondorioz irakaskuntzako destinoa galtzen bada. Atal honengatik, bakarrik kontatuko dira karrerako funtzionario bezala lanpostu hutsaren kidegoan emandako zerbitzuak. Aurreko lerroaldean xedatutakoan ez dira sartzen behin betiko destinoa galdu dutelako lehiaketan parte hartzera behartutako funtzionarioak, bai epaia bete beharragatik edo errekurtsoa ebaztearen ondorioz, bai nahitaezko eszedentziatik etortzeagatik edo haien lanpostua kendu delako deialdian ezarritakoaren arabera. Funtzionario horiei baremoko 1.2.4. atalean kasu horietarako xedatutakoa aplikatuko zaie.

Hirugarrena.-Lehenbiziko aldiz eta beren borondatez parte hartzen duten karrerako funtzionarioak.

Lehenbiziko aldiz beren borondatez parte hartzen duten karrerako funtzionarioek baremo honetako 1.2.4. ataleko puntuazioa edo 1.2.5.ekoa hautatzen ahalko dute, eta hala adierazi parte hartzeko eskabidean.

Baldin eta 1.2.5. ataleko puntuazioa hautatzen badute, karrerako funtzionario gisa destinoaren esperoan emandako zerbitzu-urteez gainera, behin betiko destinoarekin zein ikastetxetatik hartzen duten parte, hartan emandakoak ere kontatuko zaizkie.

Parte hartzeko eskabidean bereizi duten aukera adierazten ez badute, baremo honetako 1.2.4. ataleko puntuazioa hautatu dutela ulertuko da.

Laugarrena.-Argitalpenak.

Merezimenduen baremoko 2.1.1. eta 2.1.2. atalen karietara aurkeztutako merezimendu bakoitzarengatik, haietako bati dagokiona bakarrik puntuatzen ahalko da.

Bosgarrena.-Egindako lanaren balorazioa.

1. Harako 2.2.1., 2.2.2., 2.2.3., 2.2.4. eta 2.2.5. atalengatik, lehiaketan zein kidegotan parte hartzen den, hartako karrerako funtzionario gisa zuzendaritza karguetan izandako jarduna bakarrik baloratuko da.

2. Helduentzako Ikastetxeetan egindako lanaren balorazioa eginen da, baldin eta ikastetxe horietan atal honek aipatzen dituen irakaskuntza berak eman badira.

3. Merezimenduen baremoko 2.2.1, 2.2.2 eta 2.2.3 ataletan aurrez ikusitako ondorioetarako, honako ikastetxe publiko hauek hartuko dira bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoen parekotzat:

-Batxilergoko institutuak.

-Lanbide Heziketako institutuak.

-Helduentzako Ikastetxeak, betiere zentro horietan atal hauetan aipatutako irakaskuntzak ematen badira.

-Irakaskuntza Integratuko Ikastetxeak.

4. Merezimenduen baremoko 2.2.1. atalean ezarri ondorioetarako, zuzendaritza kargu parekatutzat hartuko da:

-Zuzendari albokoa.

5. Merezimenduen baremoko 2.2.2. atalean ezarri ondorioetarako, zuzendaritza kargu parekatutzat hartuko dira gutxienez honako hauek:

-Atal honetan aipatu karguak, Lanbide Heziketako Ataletan jardun denean.

-Idazkari albokoa.

-Ikasketaburu albokoa.

-Egoitzako burua.

-Batxilergoko Institutuko ikasketaburuaren delegatua edo Komunitate Autonomoetan horren pareko direnak.

-Atal Delegatuko zuzendaria edo ikasketaburua.

-Atal filialeko zuzendaria.

-Irakaskuntza Ertaineko Patronatuko zentro ofizialeko zuzendaria.

-Lanbide Heziketako zentroetako administratzailea.

-Irakasle delegatua, Lanbide Heziketako Atalaren kasuan.

6. Merezimenduen baremoko 2.2.3. atalarengatik, gutxienez, honako zuzendaritza kargu hauek puntuatuko dira:

-Idazkariordea.

-Gaueko txandan atal delegatuko ikasketaburua edo delegatua.

-Batxilergoko Institutuetako Hedapenetako idazkariaren delegatua edo Komunitate Autonomoetan horien pareko direnak.

-Toki Korporazioekiko hitzarmeneko zentro homologatuetako zuzendari, ikasketaburu edo idazkaria.

-Ikastetxe libre adoptatuko zuzendaria, langile-erregistroko zenbakia duena.

-Irakaskuntza Ertaineko Patronatuko zentro ofizialeko idazkaria.

7. Merezimenduen baremoko 2.2.4. atalarengatik, gutxienez, honako hauek kargu parekatutzat hartuko dira:

-Mintegiburu albokoa.

-Departamentuburu albokoa.

8. Kargu desberdinetan batera jardunez gero, ezin izanen da puntuazioa batu.

Seigarrena.-Urteko zati den hilabete bakoitzaren kontaketa.

Ondoko ataletan, urteko zati den hilabete bakoitzagatik honako puntuazio hauek emanen dira:

-1.1.2. atalean: 0,04 puntu.

-1.2.1. atalean: 0,16 puntu.

-1.2.2. atalean: 0,12 puntu.

-1.2.3. atalean: 0,06 puntu.

-2.2.1. atalean: 0,25 puntu.

-2.2.2. atalean: 0,16 puntu.

-2.2.3. atalean: 0,08 puntu.

-2.2.4. atalean: 0,04 puntu.

-2.2.5. atalean: 0,12 puntu.

Gainerako kasuetan ez da urte zatiko puntuaziorik emanen.

Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoak

I.-LOGSEren 9.4 xedapen gehigarrian espreski zehaztutako merezimenduak

1.1. Antzinatasuna (ikus lehenbiziko oharra)

1.1.1. Lanpostu hutsa dagoen kidegoan karrerako funtzionario gisa eta jardunean emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko (ikus baremoko seigarren oharra):

Balorazioa: 2 puntu.

Egiaztagiriak:

Titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.1.2. LOGSEk aipatzen dituen irakasleen beste kidego nahiz eskaletan, maila berekoetan zein goragokoetan, karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko (ikus baremoko seigarren oharra):

Balorazioa: 1,50 puntu.

Egiaztagiriak:

Titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriak.

1.1.3. LOGSEk aipatzen dituen irakasleen beste kidego nahiz eskaletan, maila beheragokoetan, karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko (ikus baremoko seigarren oharra):

Balorazioa: 0,75 puntu.

Egiaztagiriak:

Titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.1.4. Ondoko egoera hauetan, jarraian egindako urte bakoitzeko: lehiaketa nondik egiten duen, ikastetxe eta lanpostu hartan behin betiko destinoa duen funtzionarioa; edo atzerrian aldi baterako atxikitako lanpostuan dagoena; hezkuntzako ikuskapen lanetan; edo hezkuntza administrazioaren menpeko diren beste lanpostu batzuetan edo ikerketa nahiz irakasleei laguntzeko zerbitzuetan, betiere atxikipen horrek bere irakaskuntzako destinoa galtzea badakarkio.

Atxikipen kasuetan, atxikipena bukatu eta lehiaketa honetan parte hartu bitartean igarotako denbora 1.1.5 atalean baloratuko da (ikus bigarren oharra):

Lehenbiziko eta bigarren urteak: 2 puntu urteko.

Hirugarren urtea: 3 puntu.

Laugarren eta bosgarren urteak: 4 puntu urteko.

Seigarren urtea: 5 puntu.

Zazpigarren eta zortzigarren urteak: 4 puntu urteko.

Bederatzigarren urtea: 3 puntu.

Hamargarren urtea eta hurrengoak: 2 puntu urteko.

Lehiaketan zein kidegotan parte hartzen den, hartan karrerako funtzionario gisa eman zerbitzuak bakarrik hartuko dira kontuan atal honetan.

Epaia edo errekurtsoaren ebazpena bete beharragatik, nahitaezko eszedentzia egoeratik etortzeagatik edo beraien lanpostua betiko eta espreski desagertzeagatik behin betiko destinoa galdu dutelako lehiaketan esku hartzera behartuta dauden funtzionarioen kasuan, atal honek aipatzen dituen zerbitzuak neurtzerakoan, behin betikoz izandako azken lanpostua izanen da lehiaketako abiapuntuko lanpostu. Horri gaineratuko zaizkio, dagokionean, edozein lanpostutan geroago eta behin-behinekotasunez emandako zerbitzuak. Eskubidea dute, gainera, postua kendu aurreko azken lanpostuan behin betiko gisa eman zituzten zerbitzuak jatorrizko lanpostuko zerbitzualdiari gehitzeko. Jarraian gertatu lanpostu kentzeak jasan dituzten irakasleen kasuan, jarraian kendu zaizkien lanpostuetan behin betiko gisa eman zerbitzuak sartuko dira gehitze horretan.

Lanpostu kentze horren ondorioak jasanik beste behin betiko destinorik izan ez duen irakasleak, zehaztu diren ondorioetarako, ondoko puntuazioa gehitzeko eskubidea izanen du: puntu bat, behin-behineko destinoarekin emandako urte bakoitzeko.

Halaber, aurretik aipatutako irizpideak diziplina-zehapen baten ondorioz bizilekua aldatu beharra dakarren destinotik parte hartzen duten funtzionarioei ere aplikatuko zaizkie.

Titular moduan zuten lanpostua kendu ondotik eskuraturiko lehenengo behin betiko destinoan zerbitzuak ematen ari diren funtzionarioek eskubidea izanen dute, lehiaketara aurkezten diren honetan, orain dauden ikastetxean emandakotzat hartzeko lanpostua kendu zitzaien ikastetxean emandako zerbitzu haiek, bai eta lanpostu kentze horren ondotik behin-behineko gisa emandakoak ere. Irizpide hau bera aplikatuko zaie, epaia bete edo errekurtsoa ebatzi edo nahitaezko eszendentziatik etortzeagatik beren destinoa galdu ondotik, eskuratu duten lehenbiziko behin betiko destinoan zerbitzuak ematen ari direnei.

1.1.5. Destinoaren zain dauden karrerako funtzionarioek eta bere borondatez lehenbiziko aldian parte hartzen duten funtzionarioek, baldin 1.1.4 azpiatalari dagokion puntuazioaren ordez azpiatalari honen puntuazioa aukeratzen badute, baremo honen hirugarren oharrean zehazten den moduan (ikus hirugarren oharra).

Balorazioa: zerbitzuko urte bakoitzeko, puntu 1.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua jabetze eta kargu-uzte eginbideekin edo, hala denean, Langile Erregistroan inskribatu izanaren agiriena.

1.2. Merezimendu akademikoak (gehienez ere 10 puntu)

1.2.1. Aparteko sariak:

-Zein espezialitatetan parte hartzen den, hartako Goi Mailako azken kurtsoan lortu sariagatik.

Balorazioa: 5 puntu.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko baliatu espezialitatean, Goi Mailan lortu ohorezko aipamenagatik.

Balorazioa: 3 puntu.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako tituluari dagokion espezialitatean, Erdiko Mailan lortu ziklo-amaierako sariagatik.

Balorazioa: 5 puntu.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako tituluari dagokion espezialitatean, Erdiko Mailaren amaieran lortu ohorezko aipamenagatik.

Balorazioa: 3 puntu.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztu espezialitatea ez den beste batean eskuratutako sariagatik edo ohorezko aipamenagatik.

1.2.2. Beste titulazio batzuk:

Baloratzerakoan, Estatu Espainolean balio ofiziala duten tituluak bakarrik izanen dira kontuan.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako titulua ez den hauetako beste bategatik: Kontserbatorioko, edo Dantza, Kantu nahiz Arte Dramatikoko goi mailako eskolako irakasle zein goi mailako irakasle titulua.

Balorazioa: Lehenbizikoa: 3 puntu.

Hurrengoak: puntu bana.

Egiaztagiriak: kidegoan sartzeko erabilitako tituluaren fotokopia konpultsatua, eta merezimendu gisa aurkezten dituen guztiena, edo eskubideak ordaindu izana, horrelakorik egin bada, frogatzen duten ziurtagiriena, 1998ko uztailaren 8ko Ministerioaren Aginduan (13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") aurrez ikusi bezala.

1.2.3. Merezimendu artistikoak:

-Autorea izanik estreinaturiko konposizioak, argitalpen edo grabaketak legezko gordailuarekin, edo autonomia, estatu zein nazioarte mailako sariketa eta lehiaketetan jasotako sariak.

Balorazioa: gehienez ere 2,50 puntu.

Egiaztagiriak: programak, kritikak, aleak eta, halakorik dagoenean, jasotako sarien ziurtagiriak.

-Zuzendari, bakarlari nahiz orkestako bakarlari gisara edo ganbara taldeetan (bikoteak, hirukoteak, laukoteak...), azken bost urteotan emandako kontzertuengatik.

Balorazioa: gehienez ere 2,50 puntu.

Egiaztagiriak: programak, kritikak, aleak eta, halakorik dagoenean, jasotako sarien ziurtagiriak.

1.3. Prestakuntza eta hobekuntza (gehienez ere 5 puntu)

1.3.1. Hezkuntza arloan bere eskumen osoa erabiliz diharduten administrazioek, horiek onartu edo homologatutako irabazi asmorik gabeko erakundeek, zeinek hezkuntza administrazioekin lankidetza hitzarmenak edo etengabeko prestakuntzarako akordioak sinaturik baitituzte, eta unibertsitateek antolatutako ikastaro gaindituak, parte hartzaileak eskuratu nahi duen lanpostuko espezialitatearen alderdi zientifiko eta hezkuntzakoei buruzkoak badira: 0,10 puntu gainditu eta egiaztaturiko ikastaroko hamar orduko. Ondorio horietarako, ikastaro guztietako orduen batura eginen da eta ez da kontuan hartuko hamar ordu baino gutxiagoko gerakina.

Ikastaroak kredituetan emanak badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Balorazioa: 4 puntu gehienez.

Egiaztagiriak: ikastaroen ziurtagiria, iraupena agertuko duena, ordutan espreski adierazia. Irabazi asmorik gabeko erakundeek antolaturikoen kasuan, ziurtagirian edo eranskinean egiaztatu beharko dute badutela lankidetza hitzarmena edo etengabeko prestakuntzaren akordioa edo, kasua bada, onarpena edo homologazioa, fede emateko prozeduraren bat erabiliz.

1.3.2. Hezkuntza arloko prestakuntza eta hobekuntzako beste jarduerengatik, ikastaroak ematea barne.

Balorazioa: gehienez ere puntu 1.

Egiaztagiriak:

Horien ziurtagiriak.

1.3.3. Lehiatzailearen kidegoari dagokion espezialitate bakoitzeko, kidegoan sartzeko erabilitako hori izan ezik, eta betiere ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren III. tituluak arautzen duen espezialitate berriak eskuratzeko prozeduraren bidez eskuratua bada.

Balorazioa: gehienez ere puntu 1.

Egiaztagiriak:

Espezialitate berria eskuratu izana egiaztatzen duen kredentzialaren fotokopia konpultsatua (ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuari jarraikiz).

II.-Beste merezimendu batzuk: (gehienez ere 20 puntu)

2.1. Argitalpenak (ikus laugarren oharra) (gehienez 5 puntu)

2.1.1. Lehiaketaren xede diren jakintza arloei buruzko nahiz eskola antolamenduari edo curriculumaren gai orokor nahiz zeharkakoei buruzko argitalpen didaktikoak.

Balorazioa: gehienez ere 2,5 puntu.

Egiaztagiriak:

Argitaratutako aleak.

Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuaren arabera ISBN idaztera beharturik egonik horrelakorik ez dutenak, ez dira baloratuko.

2.1.2. Lehiaketaren xede diren jakintza arloei buruzko argitalpen zientifikoak eta proiektu eta berriztapen teknikoak.

Balorazioa: gehienez ere 2,50 puntu.

Egiaztagiriak:

Argitaratutako aleak.

Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuaren arabera ISBN idaztera beharturik egonik horrelakorik ez dutenak, ez dira baloratuko.

2.1.3. Merezimendu artistikoak:

-Autonomia, estatu zein nazioarte mailako erakusketa eta lehiaketetan jasotako sariengatik.

Balorazioa: gehienez ere 2,50 puntu.

Egiaztagiriak: programak, kritikak eta, halakorik dagoenean, jasotako sarien ziurtagiriak.

2.2. Egindako lanen balorazioa (ikus bosgarren oharra) (gehienez ere 10 puntu).

2.2.1. Lanpostu hutsa zein ikastetxetakoa den, halako ikastetxe publikoetan zuzendari lanetan emandako urte bakoitzeko (ikus baremoaren seigarren oharra).

Balorazioa: 3 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

2.2.2. Lanpostu hutsa zein ikastetxetakoa den, halako ikastetxe publikoetan zuzendariorde, idazkari edo ikasketaburu lanetan, eta horiekin parekatutakoetan, emandako urte bakoitzeko (ikus baremoko seigarren oharra).

Balorazioa: 2 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, kargu hartzearen eta uztearen eginbidearekin edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

2.2.3. Lanpostu hutsa zein ikastetxetakoa den, halako ikastetxe publikoetan zuzendaritzako beste karguetan emandako urte bakoitzeko (ikus baremoko seigarren oharra).

Balorazioa: puntu 1.

Egiaztagiriak: izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

2.2.4. Koordinazio didaktikoko karguan aritu izana; urte bakoitzeko.

Balorazioa: 0,50 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

2.2.5. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Administrazioko Unitate Teknikoko, Bulegoko, Ataleko, Zerbitzuko Zuzendaritzako edo parekatutako buru izana; urte bakoitzeko.

Balorazioa: 1,50 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren edo kargu hartzearen eta, kargu uztearen, edo kasuko ikasturtean karguan segitzen dela egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

Zein bere kidegoari dagokion destinoko osagarria edo gehiago jasoz, hezkuntza administrazioko lanpostuetan aritu izana; urte bakoitzeko:

Balorazioa: 1,50 puntu ikasturte bakoitzeko.

Egiaztagiriak: izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

Oharrak:

Lehenbizikoa.-Antzinatasunaren balorazioa.

1. Harako 1.1.2. eta 1.1.3. ataletan aipatu zerbitzuak ez dira kontuan hartuko bietakoak batera eman diren urteetan, edo 1.1.1., 1.1.4. eta 1.1.5.eko ataletakoekin batera eman direnetan.

2. Harako 1.1.1. eta 1.1.4. atalen ondorioetarako, kontatu eginen dira zerbitzu berezien egoeran emandako zerbitzuak, halakotzat hartuak direnean abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 29.2 artikuluan, eta abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aurreko xedapenetan antzeko izaera duten egoeretan eginak direnean. Halaber, ondorio horietarako zenbatuko dira eszedentzia bereziko zerbitzualdiak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 27. artikuluari jarraikiz emanak (Foru Dekretu hori uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legeak aldatu zuen).

Bigarrena.-Ikastetxea, zeinetatik lehiaketan parte hartzeko eskatzen baita.

Baremoko 1.1.4. atalaren ondorioetarako, lehiaketan parte hartzeko eskabidea zein ikastetxetatik egiten den jakiteko, izangaiaren behin betiko destinoarena hartuko da, edo zer ikastetxeri dagoen atxikia, baldin eta egoera horren ondorioz irakaskuntzako destinoa galtzen bada. Idatz-zati honengatik, bakarrik kontatuko dira karrerako funtzionario bezala lanpostu hutsaren kidegoan emandako zerbitzuak. Aurreko lerroaldean xedatutakoan ez dira sartzen behin betiko destinoa galdu dutelako lehiaketan parte hartzera behartutako funtzionarioak, bai epaia bete beharragatik edo errekurtsoa ebaztearen ondorioz, bai nahitaezko eszedentziatik etortzeagatik edo haien lanpostua kendu delako deialdian ezarritakoaren arabera. Funtzionario horiei baremoko 1.1.4. atalean kasu horietarako xedatutakoa aplikatuko zaie.

Hirugarrena.-Lehenbiziko aldiz eta beren borondatez parte hartzen duten karrerako funtzionarioak.

Lehenbiziko aldiz beren borondatez parte hartzen duten karrerako funtzionarioek baremo honetako 1.1.4. idatz-zatiko puntuazioa edo 1.1.5.ekoa hautatzen ahalko dute, eta hala adierazi parte hartzeko eskabidean.

Baldin eta 1.1.5. idatz-zatiko puntuazioa hautatzen badute, karrerako funtzionario gisa destinoaren esperoan emandako zerbitzu-urteez gainera, behin betiko destinoarekin zein ikastetxetatik hartzen duten parte, hartan emandakoak ere kontatuko zaizkie.

Parte hartzeko eskabidean bereizi duten aukera adierazten ez badute, baremo honetako 1.1.4. idatz-zatiko puntuazioa hautatu dutela ulertuko da.

Laugarrena.-Argitalpenak.

Merezimenduen baremoko 2.1.1. eta 2.1.2. atalen karietara aurkeztutako merezimendu bakoitzarengatik, haietako bati dagokiona bakarrik puntuatzen ahalko da.

Bosgarrena.-Egindako lanaren balorazioa.

1. Harako 2.2.1., 2.2.2., 2.2.3., 2.2.4. eta 2.2.5. atalengatik, karrerako funtzionario gisa zuzendaritza karguetan bakarrik izandako jarduna baloratuko da.

2. Merezimenduen baremoko 2.2.1, 2.2.2 eta 2.2.3 ataletan aurrez ikusitako ondorioetarako, honako hauek hartuko dira lanpostu hutsak esleitzen zaizkien ikastetxe publikotzat:

-Goi Mailako Musika Kontserbatorioak.

-Musika edo Dantza Kontserbatorioak.

-Musikako Oinarrizko Kontserbatorioak.

-Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolak.

-Kantuko Goi Mailako Eskola.

3. Merezimenduen baremoko 2.2.2. atalean ezarri ondorioetarako, alboko ikasketa-burutza kargu parekatutzat hartuko da.

4. Merezimenduen baremoko 2.2.3. atalean, idazkariordearen kargua hartuko da kontuan.

5. Merezimenduen baremoko 2.2.4. atalean ezarri ondorioetarako, gutxienez hauek hartuko dira kargu parekatutzat:

-Mintegiburua.

-Didaktika-saileko burua.

6. Kargu desberdinetan batera jardunez gero, ezin izanen da puntuazioa batu.

Seigarrena.-Urteko zati den hilabete bakoitzaren kontaketa.

Ondoko ataletan, urteko zati den hilabete bakoitzagatik honako puntuazio hauek emanen dira:

-1.1.1. atalean: 0,16 puntu.

-1.1.2. atalean: 0,12 puntu.

-1.1.3. atalean: 0,06 puntu.

-2.2.1. atalean: 0,25 puntu.

-2.2.2. atalean: 0,16 puntu.

-2.2.3. atalean: 0,08 puntu.

-2.2.4. atalean: 0,04 puntu.

-2.2.5. atalean: 0,12 puntu.

Gainerako kasuetan ez da urte zatiko puntuaziorik emanen.

VII. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa

KODEA E S P E Z I A L I T A T E A

001 FILOSOFIA

002 GREKOA

003 LATINA

004 GAZTELANIA ETA LITERATURA

005 GEOGRAFIA ETA HISTORIA

006 MATEMATIKA

007 FISIKA ETA KIMIKA

008 BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

009 MARRAZKETA

010 FRANTZESA

011 INGELESA

012 ALEMANA

016 MUSIKA

017 GORPUTZ HEZKUNTZA

018 PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA

019 TEKNOLOGIA

057 EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA (NAFARROA)

058 ESPARRU SOZIO-LINGUISTIKOA

059 ESPARRU ZIENTIFIKO-TEKNIKOA

061 EKONOMIA

101 ENPRESEN ADMINISTRAZIOA

102 INDUSTRIAKO ANALISI ETA KIMIKA

103 IRUDI PERTSONALEKO AHOLKULARITZA ETA PROZESUAK

105 LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIOA

106 OSTALARITZA ETA TURISMOA

107 INFORMATIKA

108 GIZARTEAN ETA KOMUNITATEAN ESKU HARTZEA

110 MERKATARITZAKO ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA

111 IBILGAILUEN MANT. ANTOLAKETA ETA PROZESUAK

112 FABRIKAZIO MEKANIKOAREN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

115 NEKAZARITZAKO EKOIZPENEKO PROZESUAK

116 ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO PROZESUAK

117 PROZESU DIAGNOSTIKO KLINIKOAK ETA PROD. ORTOPROTESIKOAK

118 OSASUN PROZESUAK

120 EHUNGINTZA, JANTZIGINTZA ETA LARRUGINTZAKO PROZESUAK ETA PRODUKTUAK

124 SISTEMA ELEKTRONIKOAK

125 SISTEMA ELEKTROTEKNIKOAK ETA AUTOMATIKOAK

803 KULTURA KLASIKOA

905 NATUR ZIENTZIAK

VIII. ERANSKINA

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa

KODEA E S P E Z I A L I T A T E A

201 SUKALDARITZA ETA PASTELGINTZA

202 EKIPO ELEKTRONIKOAK

203 ESTETIKA

204 AROTZ-LANAK ETA ALTZARIAK EGIN ETA INSTALATZEA

205 BERO ETA FLUIDO EKIPOEN INSTALAZIO ETA MANTENIMENDUA

206 INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK

208 LABORATEGIA

209 IBILGAILUEN MANTENIMENDUA

211 MAKINEN MEKANIZAZIO ETA MANTENIMENDUA

212 ERAIKUNTZAKO PROIEKTUEN BULEGOA

213 FABRIKAZIO MEKANIKOKO PROIEKTUEN BULEGOA

214 ELIKAGAIEN ELABORAZIOKO LAN ETA EKIPOAK

215 PROZESUKO LANAK

216 NEKAZARITZAKO EKOIZPENEKO LANAK

217 PATROIAK ETA JANTZIGINTZA

218 ILE-APAINKETA

219 DIAGNOSTIKO KLINIKO ETA ORTOPROTESIKOKO PROZEDURAK

220 OSASUN ETA LAGUNTZAKO PROZEDURAK

221 MERKATARITZAKO PROZESUAK

222 ADMINISTRAZIO KUDEAKETAKO PROZESUAK

225 KOMUNITATEARENDAKO ZERBITZUAK

226 JATETXEKO ZERBITZUAK

227 INFORMATIKAKO SISTEMA ETA APLIKAZIOAK

228 SOLDADURA

IX. ERANSKINA

Hizkuntz Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa

KODEA E S P E Z I A L I T A T E A

001 ALEMANA

007 EUSKARA

008 FRANTZESA

011 INGELESA

012 ITALIANOA

X. ERANSKINA

Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoa

KODEA E S P E Z I A L I T A T E A

001 AKORDEOIA

002 HARMONIA ETA MELODIA AKONPAINATUA

005 BALLET KLASIKOA

006 KANTUA

010 KONPOSIZIOA ETA INSTRUMENTAZIOA

017 DANTZA ESPAINIARRA

032 ZEHARKAKO FLAUTA

035 GITARRA

059 PIANOA

061 BAT-BATEKOTASUNA, MUSIKA TRESNEN TONUALDAKETA ETA AKONPAINAMENDUA

066 SAXOFOIA

068 SOLFEOA ETA MUSIKAREN TEORIA

075 TRONPETA

078 BIOLINA

079 BIOLONTXELLOA

080 TXISTUA

XI. ERANSKINA

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa

KODEA E S P E Z I A L I T A T E A

401 AKORDEOIA

402 HARPA

403 KANTUA

404 KLARINETEA

405 KLABEA

406 KONTRABAXUA

408 FAGOTA

410 ZEHARKAKO FLAUTA

411 MOKO-FLAUTA

412 KONPOSIZIOAREN OINARRIAK

414 GITARRA

416 MUSIKAREN HISTORIA

419 OBOEA

420 ORGANOA

422 PERKUSIOA

423 PIANOA

424 SAXOFOIA

426 TRONBOIA

427 TRONPA

428 TRONPETA

429 TXISTUA

431 BIOLA

433 BIOLINA

434 BIOLONTXELOA

435 DANTZA KLASIKOA

460 MUSIKAKO HIZKUNTZA

XII. ERANSKINA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa

KODEA E S P E Z I A L I T A T E A

006 ZUZENBIDE ARRUNTA ETA KONTABILITATEAREN ETA MERKATARITZAKO POSTATRUKEAREN NOZIOAK

009 MARRAZKETA ARTISTIKOA

010 MARRAZKETA LINEALA

013 ARTEAREN HISTORIA

016 MATEMATIKA

018 MODELAKETA ETA HUSTUKETA

022 DEKORAZIO ARTEKO PROIEKTUAK

037 DISEINUAREN TEORIA ETA PRAKTIKA

065 ARGAZKILARITZAREN TEORIA ETA PRAKTIKA

XIII. ERANSKINA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer Maisuen Kidegoa

KODEA E S P E Z I A L I T A T E A

004 BRODATUAK ETA ENKAJEAK

006 ZERAMIKA ARTISTIKOA

007 EBAKETA ETA JANTZIGINTZA

008 DEKORAZIOA

017 ZURGINTZA

028 ARGAZKILARITZA ETA BERREGINTZAKO PROZESUAK

036 LITOGRAFIA

060 HARRI ETA ZURAREN LANKETA

065 HUSTUKETA ETA MODELAKETA

Iragarkiaren kodea: A0200417