13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, Shuquing Eno jaunari arrantzaren arloan indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 125/01 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio.

1029/2001 FORU AGINDUA, irailaren 7koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Shuquing Eno jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Foruzaingoak 2001eko ekainaren 14an salaketa jarri zuen.

Hori ikusita, eta Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Shuquing Eno jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren zazpian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

125/2001 espedientea

1.-Salatua: Shuquing Eno.

Helbidea: Crispin pintorearen kalea, 8, Iruña.

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2001ko ekainaren 14a, 14:20ean, Zabaldikako barruti intentsiboan, Arga ibaian.

3.-Salatutako egintza: Arga ibaiko arrantza-barruti intentsibo batean arrantzan aritzea, barrutiko baimena izan gabe. 28 zentimetroko amuarrain bat zuen harrapatua.

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean sailkaturik dago. Hona hemen:

Arau-hauste arina, 119. artikulua, 13. idatz-zatia, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak arrantza arloko debekurako urtarrilaren 19ko 52/2001 Foru Aginduan emandako xedapen orokorrak hausteagatik. Bertan Nafarroan arrantzarako 2001eko arautegia ezarri zen eta 22. artikuluan dio debeku-barruti batean arrantzan aritzeko baimen pertsonala behar dela.

5.-Zehapen proposamena: 20.000 pezetako zehapena ezartzea proposatu da, Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122 a) artikuluari jarraikiz.

6.-Kalte-ordainak: 3.000 pezetako kalte-ordaina proposatzen da harrapatutako amuarrainagatik, basa faunako espezieen baloraziorako baremoa ezartzen duen maiatzaren 5eko 107/1993 Foru Aginduak egiten duen balorazioaren arabera.

7.-Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren zazpian.-Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0112515