13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1261/2001 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Herrilan Departamentuko Telekomunikazio Zerbitzuari baimena ematen diona ikastetxe publikoetarako eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasleendako telekomunikazio zerbitzuen kontratua luzatzeko. Kontratu hori 2000ko abenduaren 22ko 3983/2000 Ebazpenaren bidez esleitu zen.

Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan eskatu, Herrilan Departamentuko Telekomunikazio Zerbitzuari ikastetxe publikoetarako eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasleendako telekomunikazio zerbitzuen kontratua luzatzeko gastua baimen dakiola. Kontratu hori 2000ko abenduaren 22ko 3983/2000 Ebazpenaren bidez esleitu zen.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Herrilan Departamentuko Telekomunikazio Zerbitzuari ikastetxe publikoetarako eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasleendako telekomunikazio zerbitzuen kontratua luzatzeko gastua baimendu eta onestea. Gehienez ere 61.500.000 pezeta (369.171,69 euro) eginen du.

2. Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legeko 70. artikuluko 4. idatz-zatian xedatzen denaren arabera, gastu hori "Teknologia berrietako programen funtzionamendua" izeneko kontusailetik finantzatuko da, betiere 2002rako gastu aurrekontuetako kontusail horretan krediturik bada.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzuari, Teknologia Berrien Atalari, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Telekomunikazio Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamalauan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0113390