13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, urtarrilaren 14ko 12/2002 Foru Dekretuarena. Dekretu horren bidez lansari-kontzeptuen 2002rako zenbatekoak finkatu ziren, eurotan (2002ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 23koa).

Urtarrilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 10. zenbakian, argitaraturiko Foru Dekretu horren eranskinean, "Herriz herri ibiltzeko osagarria" izeneko kontzeptuaren urteroko zenbatekoan akats aritmetikoa egin dela ikusirik, dagokion akats zuzenketa argitaratzen da. Hona hemen:

387.orrialdean, eskuineko zutabean, "Herriz herri ibiltzeko osagarria", "G1 - 791,14" dioen tokian, honela behar du: "G1 - 678,12"; "G2 - 1.713,88" dioen tokian, honela: "G2 - 1.469,04"; "G3 - 2.553,04" dioen tokian, honela: "G3 - 2.188,32"; azkenik, "G4 - 3.428,04" dioen tokian, honela: "G4 - 2.938,32".

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan.-Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Langileri Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: A0200813