III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
K O N T R A T U A
"Eskualdeko hiri garraioa 2003 berrantolatzeak zerbitzuari ekarritako berritasunak zabaltzeko eta talde-garraioa erabiltzea sustatzeko komunikazio kanpaina".
Kontratuaren Xedea. "Eskualdeko hiri garraioa 2003 berrantolatzeak zerbitzuari ekarritako berritasunak zabaltzeko eta talde-garraioa erabiltzea sustatzeko komunikazio kanpaina" burutzea.
Prozedura eta esleitzeko modua. Kontratua esleituko da prozedura irekiaren bitartez, lehiaketa bidez.
Aurrekontua. 200.000 euro (BEZa barne).
Behin-behineko Bermea. 4.000 euro.
Eskaintzak aurkeztea. Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistroan, Chinchilla Jeneralaren kalea, 7 - 2. solairua, 2002ko azaroaren 19ra arte, asteartea, 10:00ak artean.
Baldintzen Plegua Lortzea. Administrazio Klausulen eta Baldintza Teknikoen Plegua eskura dago Iruñerriko Mankomunitatearen bulegoetan, Iruñeko Chinchilla Jeneralaren kalean, 7-2. solairuan.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamalauan. Mankomunitateko burua, Javier Iturbe Ecay.
Iragarkiaren kodea: A0211155