128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak lehiaketa publikoa eginen du merkataritzako eta aisialdirako eremuak sustatu eta kudeatzeko sozietate anonimo misto bat eratzeko. Sozietate horrek Udalaren partaidetza izanen du.

Xedea: merkataritzako eta aisialdirako eremu bat eraiki eta kudeatzea, Udal Planeko S-T sektoreko 4. lurzatian.

Lizitatzaileak: merkataritzako eta asialdirako eremuak sustatu eta kudeatzen dituzten pertsona juridikoak.

Behin-behineko fidantza: eratuko den sozietatearen kapitalaren ehuneko 2.

Proposamenak aurkezteko: Antsoaingo Udaleko erregistro orokorrean, 30 egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko 14:00ak arte.

Baldintzen plegua eta gainerako agiriak udal bulegoetan daude ikusgai.

Antsoainen, bi mila eta biko urriaren hamalauan. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0211111