III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M I L A G R O
AR-1 eremuko S-1 sektorearen plan partziala hasiera batez onetsirik
Milagroko Udalak, 2002ko irailaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen herri honetako Arau Subsidiarioetako AR-1 eremuko S-1 sektorearen plan partziala, Sevimer Pamplona, S.L.k eskatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 117. artikuluan xedatuarekin bat, jendaurrean egonen da hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ahal daitezen.
Milagron, bi mila eta biko urriaren hiruan. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.
Iragarkiaren kodea: A0210821