128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E S O

Obren adjudikazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/98 Foru Legeko 97.3 artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ezen 2002ko irailaren 10eko 34/2002 Alkatetzaren ebazpenaz honako obra kontratu hau adjudikatu dela:

Xedea: Aresoko Merkuko errekan defentsa eta murruak konpontzeko bigarren obrak.

Adjudikazio hartzailea: Empresa Constructora Coyser, S.L.

Zenbatekoa: 5.844,50 euro, BEZa barne.

Areson, bi mila eta biko urriaren lauan. Alkatea, Josefa Onsalo Trecu.

Iragarkiaren kodea: A0210819