128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko urriaren 8koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 11. lotearen hornidura, prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez, kontratatzeko espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 11. lotearen hornidura kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 11. lotearen hornidura eginen duen enpresa hautatzea (2002/96 espediente zenbakia).

Izapidaketa: arrunta.

Esleitzeko prozedura: irekia.

Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

Kontratuaren aurrekontua: 229.141,64 euro (BEZa barne).

Lanak egiteko epea: 20 egun natural edo eskaintzan ageri dena, laburragoa bada.

Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko azaroaren 18a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko beheko oinean) Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

Klausulen pleguak: Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean), bulegoko egun-ordu baliodunetan.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko azaroaren 28ko 10:00etan, Zuzendaritza Nagusi horren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren zortzian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0210971