128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Ordenantza hasiera batez onetsita

Oltza Zendeako Udalak, 2002ko urriaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da, hogeita hamar egunean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesatuek espedientea azter dezaten eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Oltzan, bi mila eta biko urriaren lauan. Alkatea, Miriam Berastegui.

Iragarkiaren kodea: A0210784