128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko irailaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikari izateko 3 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

2002ko irailaren 16an Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikari izateko 3 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi da.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Turismoko Enpresa eta Jardueretarako teknikari izateko 3 lanpostu, funtzionario araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Deialdia honako agindu hauen arabera gauzatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; hura garatu eta gauzatzeko eman zen Sarrera Erregelamendua eta gainerako arau aplikagarriak eta deialdi honen oinarriak. Lanpostuak, plantillako 5378, 5380 eta 5381 zenbakiak dituztenak, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari atxikirik daude, destinoa Iruñean dute eta honela eskaintzen dira:

-Lanpostu bat txanda irekian.

-Bi lanpostu igoera txandan.

1.2. Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada igoera txandako lanpostu hutsen bat, orduan txanda irekikoei gehituko zaie.

Igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsa eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostua eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdiko 7.2. oinarrian agiriak aurkezteko ezartzen den epea amaitzen denean txanda horretan parte hartzeko eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.3. Izendapenarekin batera pertsona izendatu horiek nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.4. Lanpostuek B mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.5. Izangaiak, hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden funtzionarioek bertan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.6. Izendatzen diren izangaiek destinoko herrian izan beharko dute bizilekua, bertan helbidea egiazki kokatuz. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

1.7. Lanaldi araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatu dezakete.

2.-Izangaien baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte, f) letran eskatutakoa izan ezik, zeina 7.2 atalean aipatu epean bete beharko baita:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, Batasuneko herritarren ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adin nagusikoa izatea.

c) Turismoko Enpresa eta Jardueretarako teknikariaren titulua edo antzekoa izatea, edo deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean lortzeko baldintza guztiak betetzea.

d) Lanpostuko eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

2.2. Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean aipatu diren baldintzez gain, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita deialdi honetako 7.2. oinarrian agiriak aurkezteko epeak iraun bitartean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiaren lanpostu hutsen maila bereko edo baxuagoko langilea izatea.

c) Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua egiaztatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen Estatutuaren xedapen gehigarrietatik zortzigarrenean ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko langileek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.3. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honen 7.2. oinarrian aurreikusitako epe eta moduan, hirugarren oinarrian xedatutakoa izan ezik.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideetako edozeinetatik, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Informazio bulegoan eskuratzen ahal da (Karlos III.a etorbidea, 2, ataria) eta idazki horretan izangaiek adierazi behar dute eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzerako baldintza guztiak betetzen dituztela.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. %33ko edo hortik gorako minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari erantsi beharko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 18 euro sartu izanaren frogagiria, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko, edo ordaintzetik salbu dela frogatzen duen dokumentazioa.

Salbuetsita dagoela frogatu ezean, azterketarako eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Honakoak daude tasa ordaintzetik salbu:

a) %33ko edo gehiagoko minusbaliotasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonak.

b) Hautapen proben deialdia egin aurretik hilabetez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hau izateko baldintza izanen da kasuko epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeko uko egin ez izana justifikaturiko arrazoirik ez badago.

3.4. Deialdian igoera txandaren bidez parte hartzen duten izangaiek, horretaz gain, 2.2. atalean adierazitako baldintzen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

-Epaimahaiburua: Cristina Arcaya Sánchez andrea, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Turismo Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Nazareth Yábar Martínez andrea, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Antolamendu eta Sustapen Ataleko burua.

-Mahaikidea: Rosa Mesa Vélez andrea, turismoko enpresa eta jardueretako teknikaria, Madrilgo Turismoko Rey Juan Carlos Unibertsitate-eskolako teknikaria.

-Ordezkoa: María Ángeles González de Souza andrea, turismoko enpresa eta jardueretako teknikaria, Madrilgo Turismoko Rey Juan Carlos Unibertsitate-eskolako zuzendari akademikoa.

-Mahaikidea: Fernando Bayón Mariné jauna, Madrilgo Turismoko Rey Juan Carlos Unibertsitate- eskolako Enpresen Antolaketako katedraduna.

-Ordezkoa: Nuria Morere Moliner andrea, Madrilgo Turismoko Rey Juan Carlos Unibertsitate- eskolako Antzinatearen Historiako irakasle titularra.

-Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko langileen ordezkariek izendatutako pertsona bat.

-Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko langileen ordezkariek izendatutako pertsona bat.

-Mahaikide idazkaria: María Carmen Oroz Iribarren andrea, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Turismo Sustapenaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Marina Roncal Delgado andrea, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikaria.

Epaimahaia hauta-proben aurretik eratuko da.

5.2. Epaimahaia eratu eta aritu ahal izan dadin beharrezkoa da gutxienez kideen gehiengo absolutua biltzea.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta deialdia egin duen organoari hala jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du proba batzuetarako edo guztietarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioaldia.

6.1. Oposizioa 2003ko martxoan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak jakitera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak.

6.2. Oposizioak hurrengo ariketak izanen ditu:

Lehenbizikoa: gai zerrendako lehen zatiko gaien artean zozketaz aukeratutako hiru gai idatziz azaltzea, gehienez 5 orduz.

Bigarrena: gai zerrendako bigarren eta hirugarren zatietako gaiei buruzko galdera labur batzuk erantzutea.

Hirugarrena: teoriko-praktikoa, gai zerrendako lehen eta hirugarren zatietako gaiak, Nafarroako turismoari buruzkoak, oinarritzat hartuta, epaimahaiak egiten dituen galderak erantzun edo planteatzen dituen kasuak ebaztea.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez 100 puntukoa izan daiteke, honela banatuak:

Lehen ariketa: gehienez 45 puntu. Gai bakoitzean gehienez 15 puntuko puntuazioa ematen ahal da.

Bigarren ariketa: gehienez 25 puntu.

Hirugarren ariketa: gehienez 30 puntu.

6.4. Oposizioko ariketak kanporagarriak izanen dira. Hori horrela, baztertu eginen dira ariketaren batean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak, hala nola lehenbiziko ariketako gai batean 0 puntu lortzen dutenak.

6.5. Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik emanen du kalifikazioa, eta guztien batez bestekoa izanen da ariketa zati bakoitzaren puntuazioa.

Proba bakoitzari emandako puntuazioan epaimahaikideek emandako gehieneko eta gutxieneko balioen artean 100eko 30eko aldea edo handiagoa badago, emandako balioetatik handiena eta txikiena baztertu eginen dira, baldin eta ateratzen den nota, gutxienez, hiru epaimahaikideren puntuazioen batez bestekoa egitetik sortutako emaitza bada, betiere.

6.6. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak.

6.8. Hautapen probak egiteko, eskaera egin duten minusbaliatuentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, oposizioko probetan izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak baturik, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholetan eta azken ariketa egin den lekuan. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenekin gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaien aldeko izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Gertatzen diren berdinketak oposizioko lehenbiziko ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde ebatziko dira; horrela ere berdinketak jarraitzen badu, aintzat hartuko dira, hurrenez hurren, gainerako ariketetan lortutako puntuazioa.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen balio bereko agiria.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenarena.

c) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak luzatutako txostena, karguari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

Minusbaliotasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, minusbaliotasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, aurretik aurkeztu ez badute, hala nola minusbaliotasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazten duena.

e) Zin egite edo promesa, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena. Eskabidearekin batera, titulu hori aurkeztu duten igoera txandako izangaiek ez dute berriz aurkeztu beharrik.

b) Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskaturiko dokumentazioa.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

Minusbaliotasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, minusbaliotasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, aurretik aurkeztu ez badute, hala nola minusbaliotasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta ordurako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1. atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

8.-Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Hautapen probak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda horretakoak ez diren izangaien aurrean.

8.3. Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko edo handiagoko minusbaliotasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aurretik.

Izangai minusbaliaturik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, minusbaliarekin hobeki egokitzen direnak adjudikatuko zaizkie, horren gaineko txostena aztertutakoan.

9.-Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, Ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, turismoko enpresa eta jardueretako teknikari lanetan aritzeko.

9.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza Langileriaren Erregistro Orokorrean, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Epe hori akituta eta behar bezain ongi arrazoitutako kasua izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 idatz-zatiak agintzen duen moduan.

9.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, lanpostu horiek adjudikatuko zaizkie.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri eta aplikazio egintzen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluek agintzen dutenaren arabera.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamaseian.- Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

ERANSKINA

Eskaera eredua

.............. jaun/andrea, adinez nagusia, ...... zk.ko Nortasun Agiri Nazionalaren (edo horren baliokidearen) jabe, .........(e)n (............), 19...(e)ko ........aren ....(e)an jaioa, ........ nazionalitatekoa, eta egungo helbidea .........(e)ko (.......) ......... kalean, .......... posta kodea eta .............. telefonoa duena,

Zure aurrean agertu eta honako hau dio:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ......... izateko .... lanpostu ...... bidez betetzeko deialdian, .......(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen duela, honako txandan:

f Txanda irekia.

f Igoera txanda.*

f Txanda murriztua minusbaliatuentzat.*

Karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela.

Ez duela indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez dela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian adierazitako titulazioaren jabe dela.

Azterketarako eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarri bezala, eta ordainketaren gordekina erantsirik doala.

Eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

f Baduela minusbaliotasunik, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik. (Beste orri batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak).

f Minusbaliotasuna frogatzeko erakunde eskudunak luzaturiko ziurtagiria aurkeztu duela.

f Euskararen Gaitasun Agiria edo onarpen ofiziala duen balio bereko titulazioa aurkeztu duela.*

f Euskararen ezagupenari buruzko proba egitea eskatzen duela.*

Azaldutakoaren ondorioz:

Eskabide hau onartu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren zerbitzuko ............ izateko .... lanpostu ...... bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, ....eko ..................aren ................(e)an.

(Sinadura)

(*) Deialdian sartzen denean soilik.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

GAI ZERRENDA

Lehen zatia

1. gaia.-Turismoaren hastapenak:

Kontzeptuak eta definizioak. Turismoaren korronteak eta guneak. Turismoaren fenomenoa oporrez haratago. Turismo agenteak.

2. gaia.-Turismoaren jatorria eta bilakaera historikoa:

Hasieratik XIX. mendearen lehenbiziko urteetara: jatorriak. Erdi Aroa. Pizkundea. XVII. mendetik XIX. mendearen hasiera arte.

XIX. mendetik bigarren mundu-gerra arte: XIX. mendea, 1919-1950.

1950etik gaur eguneko masa-turismoraino: 1950- 1973, 1973tik gaur arte.

3. gaia.-Turismo plangintza:

Plangintzaren estrategia. Lurraldearen antolamendua. Azpiegiturak. Ingurumena eta turismoaren garapena. Turismo baliabideak.

4. gaia.-Turismo eskaintza:

Turismo produktu orokorrak. Turismo zerbitzu espezializatuak. Turismo paketeak. Zerbitzuak.

5. gaia.-Turismo eskaera:

Eskaerari eragiten dioten faktoreak eta motibazioak. Portaera soziologikoak. Eskaera urtaroen arabera. Eskaeraren gaurko joerak.

6. gaia.-Turismoko eskaera eta kontsumoaren psikologia.

Giza motibazioak. Bidaiaren eta turistaren motibazioa. OMT eta turismoko motibazioak eta premiak. Turismo kontsumoaren psikosoziologia. Kontzeptua eta ezaugarriak. Moda turismo kontsumoan. Turismo jardueren kontzeptuak eta motak kontsumitzailearen psikosoziologiari buruz.

7. gaia.-Garraioak I

Merkataritzako abiazioa: Bilakaera historikoa. Hegazkin konpainiak, erregularrak eta charterrak. Aireko garraioa munduko turismo sektorean.

8. gaia.-Garraioak II

Tren bidezko garraioa. Lurreko garraioa. Itsas eta ibai garraioa.

9. gaia.-Alojamenduak.

Nafarroan ostatu hartzeko establezimenduen ezaugarriak. Sailkapenak, motak, kategoriak, prezioak, erreserba etab.

10. gaia.-Sukaldaritza klasikoa eta gaur egunekoa.

Gerra ondoko egoeratik iraultza industrialera. Hirurogeita hamarreko hamarkada. Bestelako kultura gastronomikoak onartzea. Kafetegiak, eredu amerikarra. Autozerbitzuak. Arin jateko janariak. Sukaldaritza monotematikoa. Otordu-zerbitzuak. Talde handientzako sukaldaritza.

11. gaia.-Bidai agentzia I.

Definizioa eta eginkizunak. Agentzien sailkapena. Atzerriko bidai agentziak Espainian. Tour operatorearen kontzeptua. Agentzien eta tour operator direlakoen integrazioa.

12. gaia.-Bidai agentzia II.

Turismo paketeak prestatzeko prozesua. Paketeak merkaturatzeko irizpideak. Arrisku faktorea. Programatu eta kontratatzeko prozesuak. Bidai agentzien eta bestelako turismo agenteen arteko harremanak.

13. gaia.-Bidai agentzia III.

21 /1995 Legea, bidaia konbinatuei buruzkoa.

Banaketa sistema informatizatuak (CRS) edo banaketa sistema globalak (DGS).

14. gaia.-Hotelen kudeaketa tekniko-ekonomikoa I

Hotel enpresaren ezaugarriak. Hotel enpresen tipologia. Hotel enpresaren helburuak.

15. gaia.-Hotelen kudeaketa tekniko-ekonomikoa II

Enpresa eta haren barneko antolaketa. Hotel enpresen antolaketa.

16. gaia.-Hotelen kudeaketa tekniko-ekonomikoa III

Enpresaren kokalekuari buruzko oharrak. Hotel enpresaren kokalekua.

17. gaia.-Enpresaren ekonomia eta enpresari buruzko teoriak. Enpresaren ekonomia zientzia gisa. Kontzeptua eta bilkaera. Helburua eta metodoa. Enpresari buruzko teoriak. Turismo enpresak eta enpresaren ekonomiarekin duten lotura.

18. gaia.-Enpresa eta enpresa burua. Enpresaren kontzeptua eta motak. Enpresa, errealitatea den aldetik. Enpresa sistema integratua den aldetik. Enpresaren gaineko teoriak pentsamendu politikoan eta ekonomikoan. Turismo enpresen ezaugarri propioak.

19. gaia.-Enpresaren ekonomiako kontzeptu oinarrizkoak.

Efikazia eta eraginkortasun kontzeptuak. Eraginkortasunaren neurri operatiboak. produktibitatea eta errentagarritasuna. Enpresa lehiatzailea. Berriztapena eta modernitatea enpresaren funtsak diren aldetik. Turismo enpresen aipamen berezia. Ekonomiako printzipio eta helburuen interpretazioa turismo enpresan.

20. gaia.-Marketinaren ezaugarriak.

Marketinaren bilakaera. Marketina, enpresaren filosofia eta jarduera den aldetik. Marketinaren definizioa AMAren arabera. Trukea marketinaren helburu. Marketinaren kritikak. Zerbitzu marketina: turismo marketina. Marketin globala. Marketin zientziaren metodologia.

21. gaia.-Marketina, enpresaren eginkizuna.

Marketinaren azpieginkizunak enpresan. Marketing estrategiak: Marketin mix. Marketin ereduak. Marketin departamentuaren antolaketa. Harremanak enpresako beste departamentuekin.

22. gaia.-Merkatua eta haren ingurunea.

Merkatuaren kontzeptua eta mugak. Merkatuaren sailkapena. Lehia. Makroingurunea. Ingurunearen zuzendaritza.

23. gaia.-Kontsumitzailearen jokabidea.

Kontsumitzailearen jokabidea aztertzea. Erosteko erabakiaren prozesua. Jokabidearen barneko determinatzaileak. Jokabidearen kanpoko eragileak. Turismo produktuen kontsumitzailearen berezitasunak.

24. gaia.-Informazio sistema eta merkataritza arloko ikerketa.

Merkataritzako ikerketaren kontzeptua eta edukia. Merkataritzako ikerketaren aldiak. Merkataritzako ikerketaren diseinua. Informazioa eskuratzea.

25. gaia.-Merkatuak segmentatzea.

Segmentatzearen kontzeptua, helburuak eta neurriak. Segmentatzearen baliagarritasuna. Merkatuko segmentuen betebeharrak. Merkatuak segmentatzeko metodo eta teknikak.

26. gaia.-Produktua.

Produktua. Izaera. Mota. Ezaugarriak. Turismoko zerbitzu eta produktuen ezaugarri bereziak. Produktuaren abantaila konpetitiboak. Turismoko liburuska. Produktu baten bizi-zikloak. Produktu berrien plangintza. Turismoko produktuak.

27. gaia.-Prezioa.

Kontzeptua. Prezioa finkatzeko baldintzak. Finkatzeko metodoak. Prezioen estrategiak. Prezioen erregulazioa. Turismoko zerbitzuen prezioa.

28. gaia.-Banaketa.

Kontzeptua. Bitartekoak. Kanalak hautatzea. Kanalkideen arteko harremanak. Diseinua. Turismoaren banaketa.

29. gaia.-Sustapena/Komunikazioa

Sustapenaren kontzeptua eta helburuak. Sustapenaren baliabideak. Komunikazioaren prozesua sustapenean. Sustapen mixa. Sustapen ekintzen helburuak.

30. gaia.-Salmenta pertsonala eta zuzeneko marketina.

Salmenta pertsonalaren kontzeptua, ezaugarriak eta motak. Salmenta pertsonalaren prozesua. Zuzeneko marketina. Telemarketina.

31. gaia.-Publizitatea.

Kontzeptua. Xedeak. Ondorio ekonomiko eta sozialak. Publizitatearen sistema. Publizitateko mezua. Publizitatearen bitartekoak.

32. gaia.-Harreman publikoak.

Kontzeptua eta helburuak. Harreman publikoen baliabideak. .

33. gaia.-Salmenten sustapena.

Kontzeptua eta helburuak. Salmentak sustatzeko baliabideak.

34. gaia.-Marketin plana eta erabaki estrategikoak. Merkataritzako plangintza estrategikoaren kontzeptua. Merkataritzako estrategiaren formulazioa. Helburuen definizioa. Estrategia ekintzen garapena. Merkataritzako estategiaren ebaluazioa.

35. gaia.-Kalitatea I.

Espainiako turismoaren kalitate plan integrala (PICTE 2000-2006): oinarrizko printzipioak. Kalitatea funtsezko printzipioa den aldetik. Lankidetza, oinarrizko baliabidea.

36. gaia.-Kalitatea II.

Espainiako turismoaren kalitate plana osatzen duten programak. PICTE 2000-2006

37. gaia.-Landa turismoa eta naturaren ingurukoa.

Landa turismoa: esanahaia eta Espainiako turismoaren berrikuntzak. Landa garapena landa turismoaren jatorrian. Europako Batasunaren zeregina, turismoaren garapenaren gakoa. Herrialdeetako administrazioen zeregina. Landa turismoaren bilakaera turismoari buruzko araudiei esker.

38. gaia.-Kultur turismoa.

Turismoa eta kultur ondarea. Donejakue bidea. Gizon-emakume guztien ondare diren ondasunak. Turismoko bestelako kultur ibilbideak. Kultur parkeak. Industri ondarea. OOndare etnografikoa. Musika. Bestak. Arkeologia.

39. gaia.-Bilkuren turismoa

Feria, workshop, kongresu eta pizgarriak. Jardueraren deskripzioa eta jarduera horien bilakaera.

40. gaia.-Nafarroako geografia. Mendialdea. Erribera. Iruña eta Iruñerria. Erdialdea.

41. gaia.-Nafarroako historia eta artea I.

Historiaurrea eta erromanizazioa Nafarroan.

42. gaia.-Nafarroako historia eta artea II.

Erdi Aroa Nafarroan.

43. gaia.-Nafarroako historia eta artea III.

XVI. mendetik gaur arte.

44. gaia.-Donejakue bidea. Nafarroako Donejakue bidearen aipamen berezia.

45. gaia.-Pirinioak. Nafarroako Pirinioaren aipamen berezia.

Bigarren zatia

1. gaia.-1978ko Espainiako Konstituzioa.

2. gaia.-Europako Erkidegoak. Sorrera eta bilakaera. Europako Batasunaren Ituna.

3. gaia.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa.

4. gaia.-Abenduaren 26ko 8/88 Foru Legea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa.

5. gaia.-Apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernu eta Administrazioari buruzkoa.

6. gaia.-Ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituena.

7. gaia.-Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

8. gaia.-Ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak, eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzkoa.

Hirugarren zatia

1. gaia.-Otsailaren 21eko 48/1994 Foru Dekretua, Nafarroako ostalaritzako establezimenduak antolatzen dituena.

2. gaia.-1965eko martxoaren 18ko Agindua, kafetegien antolamendu turistikoa onesten duena.

3. gaia.-Maiatzaren 4ko 141/88 Foru Dekretua, Bidai Agentziei buruzkoa.

4. gaia.-Martxoaren 27ko 76/1995 Foru Dekretua, Turismoko kanpalekuak arautzen dituena.

5. gaia.-Martxoaren 1eko 69/1999 Foru Dekretua, Nafarroako turismoko aterpetxeak arautzen dituena.

6. gaia.-Azaroaren 17ko 14/1997 Foru Legea, turismoaren inguruko diziplinari buruzkoa.

7. gaia.-1965eko martxoaren 17ko Agindua, jatetxeen antolamendu turistikoa onesten duena.

8. gaia.-Ekainaren 28ko 243/1999 Foru Dekretua, landa-etxeetan ostatatzea arautzen duena.

9. gaia.-Ekainaren 15eko 90/2000 Foru Agindua, kafetegi, jatetxe eta antzeko establezimenduetako prezioen zerrendak zigilatzeko beharra kentzen duena.

10. gaia.-Abenduaren 14ko 164/2001 Foru Agindua, 2001/2004 urteetarako establezimendu turistikoetan inbertitzeko laguntzetarako dei egiten duena.

11. gaia.-Maiatzaren 23ko 69/2002 Foru Agindua, elkarteek, toki entitateek eta administrazio partzuergoek 2002. urtean egiten dituzten sustapen jarduerei laguntzeko deialdia onesten duena.

12. gaia.-Uztailaren 5eko 84/2001 Foru Agindua, 2001/2003 eperako turismo azpiegituretako inbertsioetarako Nafarroako Toki Entitate eta Turismo Partzuergoei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arau-emaileak onesten dituena.

13. gaia.-Apirilaren 4ko 42/2002 Foru Agindua, Turismoko ETEetan (Pymes) eguzkitiko energia fotovoltaikoa, eguzkitiko energia termikoa, mikrozentral hidroelektrikoak eta potentzia txikiko energia eolikoa aprobetxatzeko instalazioak sustatzeko, fondo galdurako laguntzen deialdia onesten duena.

Iragarkiaren kodea: A0210049