128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B R E D O

Laborantzako herrilurrak enkantean

Cabredoko Udalak enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, soberan dagoen laborantzako lurra, Camporedonda izenekoa, gutxi gora-behera hogeita hamazazpi erreguko azalera duena, errentan emateko, izan ere horrela erabaki zuen bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan egin osoko bilkuran.

Lizitazioaren hasierako prezioa: 270,46 euro.

Errentamenduaren iraupena: bi urte, esleitzen denetik.

Enkantea Herriko Etxean eginen da, hamabosgarren egun baliodunean, 13:00etan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Baldintzen plegua Cabredoko Udalaren bulegoetan egonen da, bulego orduetan.

Cabredon, bi mila eta biko irailaren hogeita zazpian. Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0210559