128. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. Ahozko auzialdirako zitazioak.

786. erreklamazio espedienteari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek aurreikusitako jakinarazpena ezinezkoa izan denez gero, idazki honen bidez Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua beteko da. Gaudencio Martín González jaunak sustatu du espediente hori, Egatrans Sociedad Cooperativa de Transportes-en izenean, Alplabur, S.L.ren aurka, 208,19 euroan ebaluatutako garraio zerbitzuak ez ordaintzeagatik, erreklamazioan ageri denez.

Aditzera ematen da eztabaidako ahozko auzialdia 2002ko urriaren 29an eginen dela, 10:15ean, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko bilera aretoan, Iruñeko San Ignazio etorbidearen 3ko 6. oinean. Bere eskubidearen alde bidezkotzat hartzen dituen frogak daramatzala agertu beharko du.

Halaber, jakinarazten zaio, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 9.6 artikuluan xedatuari jarraikiz, nahiz eta alderdi guztiek beren ordezkaritza eskuordetu ahal izan, Batzordeari idazki bat zuzenduz egin behar dela, eta idazki hori auzialdian azaldu.

Jakinarazpen honekin batean ohartarazten da erreklamatzailea auzialdi horretara ez agertzeak erreklamazioari uko egitea dakarrela, eta alderdi erreklamatua ez agertzeak, berriz, ez duela galaraziko auzialdia egitea, eta behar den arbitraje laudoa ematea.

Eta hori adierazten dizut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamaseian.-Garraioaren Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: A0210097