I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
FORU AGINDUA, 2002ko urriaren 3koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, 2002ko abuztuaren 14ko Foru agindua aldatzen duena. Haren bidez Nekazaritzako Hauteskunde Batzordeko kideak izendatu ziren.
2002ko abuztuaren 14ko Foru Aginduaren bidez, Nekazaritzako Hauteskunde Batzordeko kideak izendatu ziren, Nafarroako Nekazaritzako Ganbarari buruzko apirilaren 6ko 4/1998 Foru Legearen 25 eta 26. artikuluetan agindutakoa betetzeko.
Aipatu Foru Lege horren 26. artikuluak xedatzen du Nekazaritzako Hauteskunde Batzordeko kideak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak izendatu behar dituela eta haietako hiruk Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko funtzionario izan behar dutela.
2002ko abuztuaren 14ko Foru Agindua aldatu behar da funtzionario izaera duten kideetako bat ordezkatzeko.
Horiek horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Gobernua arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluko 2. idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Nafarroako Nekazaritza Ganbarari buruzko apirilaren 6ko 4/1998 Foru Legearen 26.1 artikuluarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Nekazaritzako Hauteskunde Batzordeko kideak izendatu zituen 2002ko abuztuaren 14ko Foru Aginduaren 1. puntua aldatzea, Batzordeko idazkaria den Jesús María Munárriz Irigoyen jauna, Zuzenbidean lizentziatua eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentukoa, kentzeko, eta haren ordez, Marta Álvarez Alonso andrea, Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren atalburua, batzordeko idazkari izendatzeko.
2. Foru Aginduaren 2. puntua aldatzea. Honela geldituko da:
"Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua ordezkatzen duten batzordekideak batzordekide izanen dira 1. idatz-zatian zehaztutako kargu publikoan dauden bitartean, salbu eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak kendu edo ordezkatzen baditu."
3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da hilabeteko epean, Foru Agindua jakinarazi eta biharamunetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 113. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.
4. Foru Agindu hau jakinaraztea Jesús María Munárriz Irigoyen jaunari, Nekazaritzako Hauteskunde Batzordeko kideei eta Nafarroako Euskal Herriko Nekazarien Elkartea (EHNE-N), Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) eta Unión de Pequeños Agricultores (UPA) nekazari batasunei. Halaber, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hiruan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: a0210848