126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1108/2002 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Mugairiko Zainketa Zentroko errepideen zaintze integrala, 2003-2006" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak aipatu lanak kontratatzeko lizitaziorako deia egin du, honako oinarri hauei jarraikiz.

-Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Gehieneko gastua: 5.859.868,01 euro.

-Epea: 2003-01-01etik 2006-12-31ra.

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, e kategoria.

-Proposamenak aurkezteko toki-egunak: 2002ko azaroaren 14ra arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3, behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako erregistro edo bulegoetan.

-Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta Administrazio Klausula Partikularren Plegua aztertzeko, Zainketa Zerbitzura (San Ignazio etorb. 3 - 3.a, Iruña) dei daiteke, 948 42 36 24 edo interneteko http://www.cfnavarra.es/obraspublicas orrian begiratu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2002ko azaroaren 25eko 12:00etan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hiruan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "Mugairiko Zainketa Zentroko errepideen zaintze integrala, 2003-2006" izeneko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duen administrazio klausula partikularren pleguaren jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela agirioi hertsiki loturik, % ......(e)ko beherapena eskainita, proiektuan bildutako kontzeptu eta prezio guztiei berdin aplikatzekoa izanen dena.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0210862