III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U R R A U L B E I T I
Urraulbeitiko Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza behin betikoz onetsirik
Urraulbeitiko Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza hasiera batean onetsi zuen Urraulbeitiko Udalak, 2002ko maiatzaren 2an egin bilkuran eta uztailaren 31n argitaratu zen, 2002ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan eta harekin bat heldu diren gainerako xedapenetan xedatutakoari jarraikiz. Hona haren testu osoa:
URRAULBEITIKO UDALEKO EZKONDU GABEKO BIKOTE EGONKORREN ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
1. artikulua. Urraulbeitiko Udaleko Bikote egonkorren erregistroak administrazio izaera du eta bertan hurrengo artikuluak aipatzen dituen elkartzeak, baita haien iraungitzea ere, inskribatzen ahal dira ordenantza honetan ezartzen diren era eta baldintzetan.
2. art. Bikoteek, sexu berekoak izan edo ez, erregistroan inskrabitzeko eskatzen ahal dute, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatu badute.
Gutienez, elkartutako kide batek egon beharko du Urraulbeitiko Udalean erroldaturik, bertan bizi ohi delako.
Halaber, bi kideek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, ez daudela ezkonduak ezta inskribatuak ere ezkondu gabeko bikote egonkorren bertze erregistroren batean.
3. art. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa egiteko, bi lagunek batera agertu beharko dute erregistroaz arduratzen den funtzionarioaren aurrera, haien artean ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzen dutela deklaratzeko.
Ez da inskripziorik eginen bikoteko bat emantzipatu gabeko adingabea bada, edo lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaide badira, nahiz alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaide badira.
Bikoteko batek akats edo anomalia psikikorik badu, orduan ere ez da inskripziorik eginen. Horrelakoetan, medikuaren irizpena beharko du, ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzeko gaitasuna aitortzen diona.
Era berean, ukatu eginen da inskripzioa bikoteko bat ezkondua badago edo ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua bada.
4. art. Lehenbiziko idazpena egitean, bikotekideek beren arteko elkartzeari buruz adierazten dituzten argitasun guztiak agertarazten ahalko dituzte. Hitzez hitz idazten ahalko dira elkartutako kideen giza eta ondare loturak arautzen dituzten hitzarmenak.
Aitzineko lerroaldean aipatutako edukiak geroago ere inskribatzen ahalko dira bikoteko biak bertara azaldurik.
Nolanahi ere, elkartzea bukatu edo iraungitzeko oharpenak egiteko, aski izanen da kide bakar batek hala eskatzea.
5. art. Erregistroa Udaleko Idazkaritza Orokorrean izanen da.
6. art. Aitzineko artikuluetan aipatzen diren inskripzioak erregistratzeko Liburu Orokorra erabiliko da. Liburua orri mugigarri, zenbatu eta zigilatuez osatua dago, eta irekitzeko eta ixteko eginbideak paratuko dira hasieran eta bukaeran.
7. art. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioak oinarrizko inskripzioaren izaera izanen du eta horren bazterrean geroago Liburu Orokorrean elkartzeari buruz egiten den bertze edozein idazpen agerraraziko da.
8. art. Erregistroak Liburu Lagungarri bat izanen du, inskribatuen deituren arabera ordenaturik, eta bertan adieraziko da Liburu Orokorreko zenbatgarren orrialdean dauden haiekin zerikusia duten oharpenak.
9. art. Erregistroan inskribatutakoen intimitatea, norbanakoarena nahiz familiarena, babesteko ez zaio publizitaterik emanen idazpenen edukiari, salbu eta erregistroaren ardura duen funtzionarioak luzatzen dituen egiaztagiriak, bikoteko edozein kidek, epaileek edo auzitegiek hala eskatu ondotik.
10. art. Doakoak izanen dira erabat, bai inskripzioak bai luzatzen diren ziurtagiriak.
11. art. Izatezko bikoteen erregistroan inskribatzen diren ezkondu gabeko bizikidetasunezko elkartzeek, ezkontza bidezko elkartzeen tratamendu bera izanen dute Urraulbeitiko Udalean.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Ordenantza hau berrikusiko da, legeetan aldaketarik bada gai honen inguruan.
Urraulbeitin, bi mila eta biko irailaren hemeretzian. Alkatea, L. Fernando Cabodevilla Eslava.
I. ERANSKINA
Urraulbeitiko Herriko Etxean, Udal Erroldaren bulegoan, halako egunean ......, honako hauek batera agertu gara:
Izena: ......., jaioterria: ........, bizilekua: ....., helbidea (erroldakoa): .............., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu) N.A.N. zenbakia: ......., eta
Izena: ........., jaioterria: ......., bizilekua: ....., helbidea (erroldakoa): .............., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu) N.A.N. zenbakia: .........
Eta honako hau azaldu nahi dugu:
"Ezkondu gabeko bikote egonkorren" Udal honetako erregistroan inskriba gaitzatela nahi dugula, horri buruzko ordenantzaren arabera, eta horretarako,
Ondokoa adierazten dugu:
Lehenbizi: Aipatu ordenantzan aurreikusitako bizikidetasuna dela eta, gure helbidea honako hau izanen dela: ............... (oroitararazi behar zaio .......... jaun/andreari T.A.O.L.aren 15. artikuluari jarraikiz, erroldatu beharra duela ohiko bizilekuko udalerrian).
Bigarrenik: Ez gaudela gu biok ezkontzaren bidez lotuak, ez eta gutako inor bertze inorekin ere.
Hirugarrenik: gure artean ez dagoela lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko odolkidetasunik, ez eta alboko lerrotik bigarren maila bitarteko ahaidetasunik ere.
Laugarrenik: gutako inork ez duela akats edo anomalia psikikorik, ez eta elkartzeko inolako ezgaitasunik ere.
Borzgarrenik: ez dugula nahi (nahi dugula) gure arteko giza nahiz ondare mailako harremanen gaineko hitzarmena erregistroan inskribatzea.
Seigarrenik: baimena ematen dugula Urraulbeitiko Udal Erroldan datu hauek egiaztatzeko.
Eta zin egiten dugu gutako inor ez dagoela inskribatua ez Urraulbeitiko erregistroan, ez maila eta xede bereko inongo herritako erregistroan ere.
Horrenbertzez,
Ezkondu gabeko bikote egonkorren Urraulbeitiko Udaleko erregistroan inskriba gaitzatela eskatzen dugu.
Sinatua:Sinatua:
II. ERANSKINA
Urraulbeitiko Udalean, halako egunean ................ agertu gara:
Izena: ........................................, N.A.N. zenbakia: .................
Izena: ........................................, N.A.N. zenbakia: .................
Eta Ezkondu gabeko bikote egonkorren Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan zehaztutakoarekin bat, adierazten dugu asmoa dugula gure arteko bikote egonkorra bukatutzat edo iraungitzat jotzeko, izan ere horrelaxe inskribatua dago aipatu Udalaren erregistroan.
Horiek horrela, eskatzen dugu bukatutzat edo iraungitzat jo dezazuela elkartzearen inskripzioa.
Iragarkiaren kodea: A0210313