III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T A F A L L A
Tafallako Herriko Etxean ezkontza zibilak nola egin arautzen duen ordenantza
Udalak 2002ko uztailaren 30ean egin zuen bilkura arruntean, erabaki hau hartu zen, bertzeak bertze:
2002ko urtarrilaren 29an hasiera batean onetsi zen Elkartze zibilen erregistroaren gaineko eta Ezkontza zibilen gaineko Tafallako Udalaren ordenantzak aldatzeko akordio proposamena.
Apirilaren 1ean iragarkia 2002ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz espedientea jendaurrean egonik, inork ez du bitarte horretan alegaziorik aurkeztu;
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz eta arestian aipatu udal ordenantzen aldaketaren onespenaren tramiteak Foru Lege hark ekarritako aldaketek indarra hartu baino lehenago hasirik, ordenantza haien behin betiko onespenaren argitalpenari dagokionez, horrexegatik
Honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa.-Gorago aipatu udal ordenantzen aldaketa behin betikoz onestea; hemendik goiti, izenburu hauek izanen dituzte: "Bikote egonkorren Tafallako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza" eta "Tafallako Udalean ezkontza zibilen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza".
Bigarrena.-Behin betikoz onesteko erabakia eta ordenantza horien testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.
Tafallan, bi mila eta biko irailaren bederatzian. Alkatea, Luis Valero Erro.
TAFALLAKO HERRIKO ETXEAN EZKONTZA ZIBILAK NOLA EGIN ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Alkatetzaren edo horretarako eskuordetutako zinegotziaren aitzinean ezkontza zibilak egiteari buruzko 1995eko urtarrilaren 26ko jarraibidean aurreikusitakoari jarraikiz, Tafallako Herriko Etxean ezkontza zibilak egiteko araudi hau ezarri da.
Lehenbizikoa.-Ekitaldia Herriko Etxeko 3. solairuan dagoen bilkura aretoan eginen da, D. Francisco de Navarra plazatik sartuta.
Bigarrena.-Zeremoniak ortziralean eginen dira, 19:00tik 20:30era, eta larunbatean 12:00tik 13:30era eta 18:30etik 20:30 era, urteko asteburu guztietan, Alkatetzak horietariko bat edo bat salbuesten ahalko badu ere, egun berean egintza edo gertakari berezirik baldin bada.
Egun seinalatu bakoitzean gehienez ere lau zeremonia eginen dira.
Hirugarrena.-Ezkondu asmokoek aurkeztutako eskabideak ikusirik banatuko dira datak eta orduak, ahal dela interesatuekin bat. Batek baino gehiagok aldi berean nahi izanez gero, eskabidea zer egunetan jasotzen den, harexen araberakoa izanen da lehentasuna.
Laugarrena.-Udaletxean Erregistro Zibilaren espedientea jasota, eta hartan ezkontzekoek ezkontza Herriko Etxe honetan baimendua izateko borondatea adierazirik, sarreren erregistro orokorrean inskribatuko da, haren sarrera eta data jasota geldi daitezen.
Borzgarrena.-Ondorio guztietarako, jendeak noiznahi eskura izanen du modu irmoan esleitutako data eta orduen zerrenda.
Seigarrena.-Alkatetzak ez du data konpromisorik onartuko, eskabidea jaso eta hamabi hilabete baino epe luzeagorako.
Zazpigarrena.-Ezkontza ospakizun edo baimenak alkateak berak emanen ditu edo, bertzenaz, ezkondu asmokoek ezkontza zibila egiteko hautatu duten zinegotziak, alkate jaunak aldez aurretik horretarako eskuordetza eginda.
Zortzigarrena.-Kontuan harturik egintzaren garrantzia eta egiten den lekuaren adierazgarritasuna, ez da bidezkotzat hartzen udal egoitzaren barnean erretzera uztea, ezta arroza botatzea ere; orobat, begiratu beharko zaio partaideen gehieneko kopuruari, lokalaren edukieraren ariora.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Araudi hau aldatzen ahalko da, bai bere determinazio guztiei dagokienez, baita ezkontza egiteko esleitu edo esleitu gabeko data, ordu edo lekuei dagokienez ere, nahiz eta ahaleginak eginen diren interesatuei kalterik ez egiteko behar diren aldaketak egiteagatik, eta horretarako posible diren determinazio eta erabakiak hartuko dira.
I. ERANSKINA
Tafallako Herriko Etxean, Harrera Bakarreko Bulegoan, halako egunean ........., honako hauek batera agertu gara:
Izena: ........., jaioterria: ........., bizilekua: ......., helbidea (erroldakoa): .............., adinez nagusia, egoera zibila ........., N.A.N. zenbakia: .........
Eta
Izena: ........., jaioterria: ......., bizilekua: ....., helbidea (erroldakoa): .............., adinez nagusia, egoera zibila ......., N.A.N. zenbakia: .........
Eta honako hau azaldu nahi dugu:
1. Tafallako Herriko Etxean gure ezkontza zibila egiteko asmoa, honelako datan .................. eta orduan ..............
2. Ezkontza horretan buru egiten duena honako hau izatea nahi dugula: ............... (kargua), ............... (izena).
Horrenbertzez, eskatzen dugu
Arestian aipatu eguna eta ordua eslei dakizkigun, gure ezkontza zibila Tafallako Herriko Etxean egin ahal izateko.
Sinadura Sinadura
Iragarkiaren kodea: A0210051