126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

426/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2002-2003 ikasturterako ikasleen garraio zerbitzu batzuen lehiaketa publikoaren bidezko kontratazioa esleitu eta beste batzuena eman gabe uzten duena.

Ikasleen garraio zerbitzu batzuk kontratatzeko 371/2002 Foru Aginduaren bidez araututako lehiaketa publikora eskaintzarik aurkeztu ez denez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena prestatu du proposatzeko eman gabe uztea eta zerbitzu horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko behar diren tramiteak hastea. Honako zentro honi dagozkion ibilbideak gelditu dira esleitu gabe: Zizur Nagusiko B.H.I.

Halaber, proposatu du Burlatako "Ibaialde"/"Askatasuna" B.H.I.ko, Goizuetako "Andrés Narbarte Xalto" I.P.ko eta Garraldako "Nuestra Sra. de Orreaga" I.P./D.B.H.I.ko ikasleen garraio zerbitzuak Foru Agindu honetan adierazten diren enpresei esleitzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legearen 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Eman gabe uztea honako ibilbideotako ikasleen garraio zerbitzua, ez baita eskaintzarik aurkeztu:

Zizur Nagusiko B.H.I.

Ibilbidea: Gares, Obanos, Zizur Nagusia.

2. Ikasleen garraio zerbitzu horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko tramiteak hastea.

3. Burlatako "Ibaialde"/"Askatasuna" B.H.I.ko, Goizuetako "Andrés Narbarte Xalto" I.P.ko eta Garraldako "Nuestra Sra. de Orreaga" I.P./D.B.H.I.ko ikasleen garraio zerbitzuak Foru Agindu honetan adierazten diren enpresei esleitzea. Prezioak eta ibilbideak ere eranskinean agertuko dira.

4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren tramiteak egin ditzala adjudikazio kontratua formalizatu eta erregelamenduaren araberako bermea jar dadin.

5. Honen bidez esleitu den ikasleen eskola garraioaren gastua 29.087,28 eurokoa izanen da guztira 2002-2003 ikasturteko lehen lauhilekorako (2002ko irailetik abendura bitarteko aldia), eta 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Departamentuko gastuen aurrekontuko "Eskola garraioa" izeneko 14620-2230- 425200 kontusailaren bizkar ordainduko da. 2003ko urtarrila-ekaina aldirako kostua 43.016,40 eurokoa izanen da guztira, 2003ko aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

7. Foru Agindu hau igortzea, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Zerbitzu Osagarrien Bulegoari eta enpresa lizitatzaileei, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Barrutia: 7 - Leitza. Herria: Goizueta. Ikastetxea: "Andrés Narbarte Xalto" I.P. Aldea: 1. Enpresa: Ceferino Apecechea eta semeak, S.L.L. Ikasle kopurua: 8. Prezioa, gehienez (BEZa barne): 133,74 (laguntzailea barne). Ibilbidea: Arano, Suro, Alduntzinborda, Alduntzin, Gorgori.

Barrutia: 12 - Burlata-Atarrabia-Uharte. Herria: Burlata. Ikastetxea: "Ibaialde" B.H.I./"Askatasuna" B.H.I. Aldea: 2. Enpresa: Iruñabus, S.L. Ikasle kopurua: 32. Prezioa, gehienez (BEZa barne): 107,90. Ibilbidea: Olague, Sorauren, Arre.

Barrutia: 12 - Burlata-Atarrabia-Uharte. Herria: Burlata. Ikastetxea: "Ibaialde" B.H.I./"Askatasuna" B.H.I. Aldea: 3. Enpresa: Servicios Auxiliares Teletaxis. Ikasle kopurua: 8. Prezioa, gehienez (BEZa barne): 70,00. Ibilbidea: Zildotz, Orrio, Makirriain, Azotz, Orikain. Zerbitzua bi taxitan eginen da.

Barrutia: 13 - Iruña-Txantrea. Herria: Garralda. Ikastetxea: "Ntra. Sra. de Orreaga" I.P./D.B.H.I. Aldea: 8. Enpresa: Pedro M.ª Ernaga Esnoz. Ikasle kopurua: 5. Prezioa, gehienez (BEZa barne): 98,04. Ibilbidea: Luzaide (taxi monobolumena).

Iragarkiaren kodea: A0210007