III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
"Bertzelako gauak" Gazteendako Ordezko Aisialdiaren programa, 2003an egin beharrekoa, kontratatzeko lehiaketa publikoa
Gobernu Batzordeak 2002ko irailaren 27an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen "Bertzelako gauak" Gazteendako Ordezko Aisialdiaren programa, 2003an egin beharrekoa, gauzatzeko laguntza kontratatzeko lizitazioa, egintza berean onetsi ziren baldintzen pleguari jarraikiz; hura interesatuen eskura dago, Rúa Gizarte Etxean, Tuterako Rúa karrikako 33an baitago, edo bertzenaz Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC), Herriko Etxeko beheko solairuan.
Hasierako prezioa, gehienez ere, 35.400 euro da, BEZa barne.
Behin-behineko fidantza eratu beharko da, 708 eurokoa.
Proposamenak Tuterako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, jendea hartzeko ordutegian, 8:00etatik 18:00etara, astelehenetik ortziralera, eta 9:30tik 13:30ra, larunbatetan, 26 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean. Hezkuntzako, Gizarte Etxeetako eta Gazteriako zinegotzia, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: A0210667