126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O R R E

Herrilurretako ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik

Dorreko Kontzejuak Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko uztailaren 15ean egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten eta eskubidea izan uste dutenek herrilurretako lurzatiak esleitzeko eskaria egin dezaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Dorren, bi mila eta biko uztailaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0210665