126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Oihan enkantea

Irunberriko Udalak enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez eta adierazten den ereduari jarraikiz, oihan lote hau saltzeko:

Lote bakarra.-Oihan aprobetxamendua, "Alto de Loiti" alderdian, 3.407 larizio pinu, 66,77 metros kubiko zur mehe, 890,23 metro kubiko zutoinetarako zur eta 155,79 metro enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: hogeita hamaika mila hirurehun eta berrogeita hamasei euro eta hiruretan hogeita hamahiru zentimo (31.356,73 euro), gehi ehuneko zortzi, Balio Erantsiaren gaineko Zergagatik.

Enkantean parte hartzeko proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira, fidantzatako udal diruzaintzan hasierako prezioaren ehuneko 2 ordaindu izanaren gordekinarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batean, hamabortz egun balioduneko epean aurkeztu ere iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Epea egun horretako 11:00etan bukatuko da.

Proposamenak epea bukatzen den egunean irekiko dira, 12:00etan, Irunberriko Herriko Etxean. Enkantea zuzentzen duen baldintzen plegua udal idazkaritzan dago ikusgai, interesa duten guztiek azter dezaten.

Irunberrin, bi mila eta biko irailaren hogeita zazpian. Alkatea, José Ramón Labairu Usoz.

Iragarkiaren kodea: A0210664