III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F O N T E L L A S
Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko deialdia Puntuazio osoa eta izendapen proposamena
2002ko irailaren 27an, goizeko hamaiketan, Fontellasko Herriko Etxean batzartu da zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko deialdiaren epaimahaia, 2002ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, ekainaren 3an, izangaiak eskuratutako puntuazioak aditzera eman beharrez, baita izendapen proposamena egin beharrez ere.
Andrés Agorreta Arriazu jauna du buru, eta David Aranaz Clemente jauna, Javier Blasco Recaséns jauna eta José Luis Romano Blasco jauna mahaikide, azken hori, gainera, idazkari ari dela.
Izangaiek erdietsitako puntuazio osoa honako hau da:
Julio Fermín Carmona Agustino: 49,5 puntu.
José Manuel Salcedo Pérez: 59 puntu.
Gorka Cuairán Moras: 59,75 puntu.
Francisco Javier Zardoya Huguet: 60,5 puntu.
Epaimahaiak, beraz, Francisco Javier Zardoya Huguet jaunaren aldeko izendapen proposamena egin du, gainditu duten izangaien artean puntuazio altuena erdietsi baitu.
Fontellasen, bi mila eta biko irailaren hogeita zazpian. Epaimahaiburua, Andrés Agorreta. Mahaikide idazkaria: José Luis Romano. Mahaikidea: David Aranaz. Mahaikidea: Javier Blasco.
Iragarkiaren kodea: A0210663