126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

429/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Luis Garín Rodrigo jauna Eskola Orientazioaren Unitate Teknikoko Burutzatik kentzea xedatzen duena, ondorioak abuztuaren 31tik aurrera izanen dituela.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Luis Garín Rodrigo jauna Eskola Orientazioaren Unitate Teknikoko Burutzatik kentzea xedatzea, ondorioak abuztuaren 31tik aurrera izanen dituela, eta emaniko zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu hau igortzea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileri Atalera, Funtzionarioen Nomina Bulegora, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0210116