126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2002ko irailaren 19an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

Cordovillako 1. poligonoko 28. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jesús Aramendía Pardo jaunak sustatua. Hasierako onespena

Erabaki da hasiera batez onestea eta jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Getze-Galarren, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0210352