III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Bizilagun txartelak baliogabeturik
Hiritar Babespen Alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpenak, ondotik laburturik ematen direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuak bizi diren Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzen dira:
Interesatua: Pedro Pileño Malvar. Matrikula: NA-0529-AM. Ebazpenaren data: RPC 2002-03-02 (17/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabetzea, 9. sektorea.
Interesatua: Carlos Herce Fernández. Matrikula: NA-1261-P. Ebazpenaren data: RPC 2002-05-13 (69/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabetzea, 6. sektorea.
Interesatua: José Javier Lazcano Aldave. Matrikula: NA-9301-P. Ebazpenaren data: RPC 2002-05-13 (74/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabetzea, 7. sektorea.
Interesatua: José Bernardo López López. Matrikula: NA-0352-AP. Ebazpenaren data: RPC 2002-05-13 (76/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabetzea, 1. sektorea.
Interesatua: María Soledad Erviti Arbilla. Matrikula: NA-3572-AL. Ebazpenaren data: RPC 2002-05-13 (77/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabetzea, 1. sektorea.
Interesatua: Carlos Ventura Díaz. Matrikula: 4712-BLP. Ebazpenaren data: RPC 2002-07-29 (52/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabetzea, 9. sektorea.
Interesatuei errekerimendu egiten zaie, jakinarazpen hau argitaratu eta bi eguneko epean txartela Hiritar Babespen Alorraren bulegoetan utz dezaten, Iratxeko Monasterioaren karrikako 2an, 8:00etatik 14:00etara.
Zehapen horiek ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0210347