126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ARAGOI IBARREKO MANKOMUNITATEA

"Nafarroako Erreteneko hornidura, 15. eremuko soluzio bateratua, 3. fasea" izeneko obrarako laguntza teknikoa lehiaketa bidez eta prozedura irekian kontratatzea

Aragoi Ibarreko Mankomunitatearen Batzarreak, 2001eko urriaren 4an egin bilkuran -gero 2002ko uztailaren 11n aldatu zelarik- honako kontratazio hau arautuko duten administrazio klausulen plegua onetsi zuen: "Nafarroako Erreteneko hornidura, 15. eremuko soluzio bateratua" izeneko obraren 3. faserako laguntza teknikoa eta proiektuaren berrikuspena, beharrik balego; baita Segurtasun eta Osasun Planaren plegua ere, Ansobi Guallart, S.L.k prestatu proiektu teknikoari jarraikiz.

Xedea: prozedura irekiko lehiaketa egitea, lan hauek kontratatzeko: "Nafarroako Erreteneko hornidura, 15. eremuko soluzio bateratua" izeneko obraren 3. faserako laguntza teknikoa eta proiektuaren berrikuspena, beharrik balego, baita Segurtasun eta Osasun Plana ere, Ansobi Guallart, S.L.k prestatu proiektu teknikoari jarraikiz.

Adjudikazioa: prozedura irekiko lehiaketaren bidez adjudikatuko da kontrata.

Aurrekontua: lizitazioaren aurrekontua 87.266,96 eurokoa da (laurogeita zazpi mila berrehun eta hirurogeita sei euro eta laurogeita hamasei zentimo).

Eskaintzak aurkezteko epea: Zarrakazteluko Udalaren erregistroan, 13 egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ordu biak arte.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan azaltzen direnak.

Proposamenak irekitzea: Zarrakazteluko Udalaren bilkura aretoan; proposamen egileei eskaintza ekonomikoak irekitzeko egunaren eta orduaren berri emanen zaie.

Proiektua, baldintza teknikoak eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura egonen dira Copiprinter paper-dendan (Iruña), Urdazubiko monasterioa, 24 zenbakiaren parean.

Zarrakaztelun, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan. Mankomunitateburua, Donato Ochoa Navarro.

Iragarkiaren kodea: A0210997