III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Administrari laguntzailea kontratatzeko espedientea
Mankomunitateburuak, behean adierazitako datan, honako hau ebatzi du:
Izanik batzar orokorrak, 2001eko abenduaren 27an eginiko bilkuran, administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuela eta epaimahaiaren kide batzuk izendatu gabe gelditu zirela.
Kontuan hartuz epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu behar dela eta gutxienez kide guztien gehiengo osoa behar dela, horren eraketak eta jarduketak balioa izan dezaten. Horrenbestez,
Ebatzi dut ondoko mahaikide hauek izendatzea:
Mahaikidea: Mercedes Yábar Yániz, Toki Administrazio Departametuko funtzionarioa.
Ordezkoa: Carlos Hernández Hernández, Toki Administrazioendako Aholku zerbitzuaren zuzendaria.
Mahaikidea: María Elena Eceolaza Celaya, Sakanako Mankomunitatearen barnean dagoen Altsasuko Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: María Rosario Recarte Ruiz, Sakanako Mankomunitatearen barnean dagoen Altsasuko Udaleko administrari-ofiziala.
Mahaikidea: Adolfo Araiz Flamarique, Sakanako Mankomunitateko gerentea.
Ordezkoa: Eva Pérez Egino, Sakanako Mankomunitateko administrari-ofiziala.
Ordezko idazkaria: Angel Lag Amirola, Arbizuko Udaleko idazkaria.
Lakuntzan, bi mila eta biko urriaren zortzian. Mankomunitateburua, José Manuel Leitza Razkin.
Iragarkiaren kodea: a0210914