III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M E N D A B I A
Proiektua onetsirik
Udalak, bi mila eta biko irailaren hemeretzian egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batez onestea Carrera de Augusto Echeverría eta Plaza de los Fueros urbanizatzeko obren proiektua, DGN Arquitectos-ek prestatua.
2. Jendaurrean egonen da, 20 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean paratuta; aztertu eta alegazioak aurkeztu nahi dituen edonoren eskura egonen da espedientea. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.
Mendabian, bi mila eta biko urriaren batean. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.
Iragarkiaren kodea: A0210868