III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A D R E I T A
UV-15 unitatearen birzatiketari dagokion urbanizazioaren behin betiko likidazioaren kontua hasiera batean onetsirik
Cadreitako Udalak, 2002ko urriaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Cadreitako Udalaren Hiri Planeko UV-15 unitatearen birzatiketari dagokion urbanizazioaren behin betiko likidazioaren kontua, hori guztia espedienteari erantsitako agiriei jarraikiz, obraren zuzendari fakultatiboak eta diharduen administrazioak berak prestatu baitituzte.
Hirigintzako Kudeaketaren gainean abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduaren 127. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoari eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 168. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Cadreitan, bi mila eta biko urriaren hiruan. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.
Iragarkiaren kodea: A0210829