III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
E D I K T U A
Iruñeko Udalak, 2002ko urriaren 3ko osoko bilkuran, kreditu transferentzia bat onetsi zuen.
Toki Ogasunak arautzen dituzten arauei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluak 202.aren gainean xedatzen duenari jarraikiz, espedientea Iruñeko Udaleko Hiritar Babespen alorreko bulegoetan egonen da ikusgai (Iratxeko monasterioa, 2), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0210709