III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
UHARTE ARAKIL
Deialdia, Uharte-Arakilgo Udalerako garbitzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Uharte-Arakilgo Udalak, 2002ko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Kontuan hartuz garbitzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin, betetzeko oposizio-lehiaketa kalifikatu duen epaimahaiak egindako izendapen proposamena.
Kontuan hartuz proposamen hori Arantxa Viguera Ijurko andrearen alde egiten dela, Uharte-Arakilgo Udalak, osoko bilkuran, bertan zeudenek aho batez hala iritzita, erabaki du:
1. Onartzea Arantxa Viguera Ijurko andrearen alde egindako proposamena, Uharte-Arakilgo Udalerako garbitzaile izateko lanpostu bat lan-kontratu finkoarekin bete dezan, deialdia arautzen duten oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.
Uharte-Arakilen, bi mila eta biko urriaren batean. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.
Iragarkiaren kodea: A0210631