III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lan eskaintza publikoa 2002. urterako
Iruñeko Udaleko Alkatetza honek, 2002ko irailaren 27an, honako hau xedatu zuen:
"Ikusirik Udalaren 2002ko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak, Alkatetza honen 2002ko apirilaren 3ko xedapenaren bidez (46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 15ekoa) onetsitako lan eskaintza publikoa, eta espedienteko dokumentazioa, xedatu dut:
1. Horrako lan eskaintza publiko hori osatzea, bertan gehituz Iruñeko Udalaren plantilla organikoan dauden lanpostu huts guztiak. Plantilla 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2002ko martxoaren 25ean, eta gero egin zitzaion aldaketa 81. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko uztailaren 5ean.
2. 2002. urtean, deialdiaren xede izanen dira, hasiera batez, Alkatetzaren 2002ko apirilaren 3ko xedapenean ageri diren lanpostu hutsak, 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko apirilaren 15ean argitaratu zirenak.
3. Aldi baterako kontratuen bidez beterik dauden gainerako lanpostu hutsetarako deialdiak Negoziazio kolektiborako mahaian negoziatuko dira, 2003., 2004. eta 2005. urteetan haietarako dei egiteko asmoz."
Iruñean, bi mila eta biko urriaren bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0210630