III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIA
Lurraren gaineko kontribuziorako zerga tasak
Zizur Nagusiko Udalak, 2002ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa garatuz, honako hau erabaki da:
1. Hirilurreko ondasun higiezinentzako lurralde kontribuzioaren urteko karga tasa ehuneko 0,2770 izanen dela finkatzea, 2003ko urtarrilaren 1etik aitzina.
2. Landalurreko ondasun higiezinentzako lurralde kontribuzioaren urteko karga tasa ehuneko 0,6268 izanen dela finkatzea, 2003ko urtarrilaren 1etik aitzina.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: A0210578