III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
02-2015 gora jotzeko errekurtsoa. Jakinarazpena, legeak ezartzen duen bidetik aurkitu gabeko interesatuentzat
Iruñeko Udaleko Alkatetzak ebazpen hau eman zuen, 2002ko abuztuaren 12an:
"José María Rico Platón jaunak 02-2015 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 2002-II-6 bahitura eginbidearen aurka, zeina etorri baitzen ezarritako itxiera ordua ez betetzeagatik jarritako isunen zenbatekoaren nahitaezko ordainarazpenaren ondorioz. Errekurtso horri buruzko idazkia eta agiriak jasota, ebatzi dut:
1. Aipatu Auzitegiari igortzea errekurtsoaren gaineko udal espedientearen kopia, ebazpen honen hirugarren puntuan epea emateko aipatzen diren jakinarazpenak eta guzti.
2. Aurkeztutako errekurtsoaren gaineko udal txostena edo alegazioak onestea, aurreko puntuan aipatu agiriekin batean igortzeko.
3. Espedientean ageri diren interesatuei ebazpen hau jakinaraztea, eta hamar egun balioduneko epea ematea Auzitegira ager daitezen".
Javier R. Aramendía Osés jauna.
Sergio Peralta Recalde jauna.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0210577