III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M E N D A B I A
Obra lehiaketa
Udalak, 2002ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, Mendabiako Carrera de Augusto Echeverría eta Foruen plaza urbanizatzeko obren lehiaketarako klausula administratiboen plegua onetsi zuen. Jendaurrean egonen da 8 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkez daitezen.
Horrekin batera, obren lehiaketa iragartzen da, nahiz eta lizitazioa geroratzen ahal den, baldintzen pleguaren aurkako erreklamaziorik aurkezten bada.
Obrak egiteko epea: 7 hilabete.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.
Hasierako aurrekontua, guztira: 902.038,58 euro, BEZa barne.
Behin-behineko bermea: 18.040,77 euro.
Exekuzio proiektua, segurtasun eta osasun azterlana; baldintza teknikoen plegua eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude Sericolor kopia-dendan (Urederra ibaia plaza, 7, Lizarra). Lehiaketari buruzko informazioa Mendabiako Udalean jasotzen ahalko da (Udaletxe plaza, 948/685176 telefonoa, 948695303 telefaxa).
Sailkapena: klausula administratiboen pleguko 6.a, 1, a) klausulan ezarritakoa.
Proposamenak aurkezteko azken eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturala.
Proposamenak posta bidez igortzen badira, lizitatzaileak igorpena zein egunetan eta zer ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta horren berri eman kontratazio organoari, dela fax dela telegrama bitartez, betiere proposamenak aurkezteko epearen egun eta orduen barnean. Baldintza horiek bete ezean, ez da onartuko iragarki honetan zehazturiko epea baino beranduago iristen den proposamenik.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguaren 6. klausulan ezarritakoak.
Aurkezteko tokia: Mendabiako Udaleko erregistro orokorra.
Eskaintzak irekitzea: Mendabiako Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean, jendaurreko ekitaldian.
Mendabian, bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan. Alkatea, Samuel Caro Sádaba
Iragarkiaren kodea: A0210576