126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Urbanizazio proiektua

Mendabiako Udalak, 2002ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluari jarraituz, honako hau erabaki zuen:

1. Behin betikoz onestea Mendabiako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 18, 19 eta 20. unitateetako plaza eta Río Mayor kalea urbanizatzeko proiektua, José Martín Errea Rodríguez jaunak zuzendutako taldeak prestatua eta Mendabiako Udalak sustatua, teknikariek iradoki dituzten zuzenketa teknikoak, Palomar kalearen aldera ematen duten etxebizitzen sakonera eraikigarriari dagozkienak, egin eta gero.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Mendabian, bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan. Alkatea, Samuel Caro Sádaba

Iragarkiaren kodea: A0210575