III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko batzar orokorrak, 2002ko irailaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa bat egitea, ura hartzeko aukera desberdinei buruzko azterlan baterako lizitazioaren gastuei aurre eginen dion kontusail bat sortzeko.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta herri gastuaren arloan, garatu duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Zangozan, bi mila eta biko irailaren hogeita zazpian. Mankomunitateko burua, José Luis Val Huesa.
Iragarkiaren kodea: A0210574